inprimatu
Felix Iriarte Bersinantoren ehortzetan
Izenburua:
Felix Iriarte Bersinantoren ehortzetan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1910.zk.
Orrialdea:
3

Felix Iriarte Bersinantoren ehortzetan

 

 MENDIBURU

 

 Nahi ala ez agurtu behar bain maite dugun laguna;

 Aski goiz naski etorri zauku berex jartzeko eguna.

 Gure artean zabaldu duzu zuk beti omore ona;

 Zeru gainean gozazu orai egiazko zoriona,

 

 Joxe Fermin ARGINARENA

 

 Enbeitarena kendutzerako berriz gera lutoz jantzi;

 Bertsolaritzain baratz honetan ez da faltatzen arantzik.

 Goiko zeruan zure zai daude, hortaz ez izan zalantzik;

 Zu ikustean igerri laizke Mattin ttikiain irrintzik;

 Agur Felitz ta bertsolarintzat gaur Bankatikan goraintzik.

 

 MIHURA

 

 Nahiz zure galtzea guretzat zauria,

 Zure fedea Felitz ez zen teoria.

 Beti izana zira hain lagunkaria

 Ta denez maitatua Bankako xoria;

 Jaunak eman zaitzala zeruko loria (bis).

 

 MENDIZABAL

 

 Sunbillan jaio zinan guzion antzera,

 Bizitzak beharturik gero herbestera.

 Ta azkenean Bankan itzaldua zera,

 Zur oroimenarekin gu gelditzen gera

 Ta agur hau eraman zeurekin batera.

 

 MITXELENA

 

 Elizkoia ziņan ta bazendun fedea,

 Hala mintzo da apaiza ta herriko jendea;

 Bainan heriotza da guzion legea,

 Orain billatu dezu mundu bat hobea;

 Zoriontsu izan zazu eternidadea.

 

 ABURUZA

 

 Hegoaldean sorturik honuntz egin zenduen buelta,

 Zure ondoan beti genduen omorea ta txantxeta;

 Nahiz gaurkoan hemen ospatu zure helmuga edo meta,

 Ezin trixterik jarriko gera zeru erdian zaude ta.

 

 XANTI IPARAGIRRE

 

 Gazte gaztea hunat etorri egun hartatik gaur arte,

 Zuk Banka eta bankatar denak zinez zinituan maite;

 Bertso goxotan omore onez zonbait toki eder bete;

 Ai Berjinanto, etxe zaharraren zutabeek zer diote?

 Atseden on bat izan ezazu, agur Felitz IRIARTE.

 

 Mixel XALBADOR

 

 Jauna, hor duzu gure laguna ta zure zerbitzaria;

 Berekin hartu duzia bere pertsu iturri garbia?

 Zeruko parabisu guzia dezauzuke bozkaria,

 Galdatzen badazkozu pertsuak eman ta zure argia.


inprimatu