inprimatu
Federiken ezteiak
Izenburua:
Federiken ezteiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
195.zk.
Orrialdea:
4

Federiken ezteiak

 

 Errepika

 

 Federik, ai-zak, Federik,

 Ez duk-sekulan izanen

 holako egun, ederrik!

 

 1

 

 Federik eta Felichi

 atzo ezkondu dira.

 Nola ziren biak bezti,

 etzinio gogora.

 Federikek aitatchiri

 hartu palto chaharra

 Zilo eta laburregi,

 oi arropa ederra!

 

 2

 

 Felichi aldiz panpina,

 Federiken aldean!

 Moto beltcha chapel gisa;

 bi erruban gerrian;

 Dena marra kotilluna;

 galtza gorriak pean;

 Eskalapoin pareņo bat

 kalaskaz bi oinetan.

 

 3

 

 Jaun merari agerņo bat,

 bertze bat elizara!

 Bietan herabetu da

 Felichiren sudurra!

 Federikek bere baia,

 Felichik bere hura:

 Mezarik gabe zoin laster

 egina den afera!

 

 4

 

 Ostatuan ezteiliarrek

 egin zuten bazkari!

 Bira sosen lur-sagarra

 emanik bakotchari.

 Patataren iresteko

 behar baitzen sokorri,

 Dupa handi baten bethe

 bazen pitar zer nahi!

 

 5

 

 Dantzatzeko, atabala

 nehundik ez izanez,

 

 Amacho hasi zen joka

 bertzari mailu kolpez;

 Kantu-marrakaz ari zen

 soinuaren ordainez:

 Dantzariak lehertuak...

 irriz eta nigarrez!

 

 6

 

 Dupa hustu bezain laster,

 Federik mintzatu zen:

 - Ordu da, nor gure alde

 hemendik joan gaitezen.

 Jan-edanak fini dira,

 argia're aphaltzen:

 Gau on, ni logale bainiz,

 denak oherat goazen.


inprimatu