inprimatu
Fededunaren alaitasuna
Izenburua:
Fededunaren alaitasuna
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1765.zk.
Orrialdea:
5

Fededunaren alaitasuna

 

 1

 

 Berek miatuz partekatzeko balio ez duen kezka

 Ainixko jende aditzen dira nun nahi zinkurinaka;

 Nigarringarri dela erranez mundu huntako bidexka

 Trixturaz estaltzeko ondarra bertzen alaitasun puxka.

 

 2

 

 Oharpen bat da egun batean gogora jautsi zaitena

 Pondu horretan gizonak beza atxeman bide zuzena;

 Alaitasuna bertute arin ta errex ahanzten dena

 Trixtura berriz zoin barnekorra, laster hanpatzen duguna!

 

 3

 

 Oinaze frango agertzen zauku, hori ez dut ukatuko,

 Kasu hitsetan direnek otoi hau didate barkatuko...

 Bainan Jesusek eman deraukun argia dut aipatuko:

 «Huna nun naizen egun guziez zuekilan aurkituko.»

 

 4

 

 Jesusek erran hitz baliosak ez ditzagun gaur ahantzi

 Berak ez gaitu mundu hunetan batere debalde utzi,

 Nola: «griñarik gabean diren zeruko xoriak bizi»,

 Gure artere ixurtzen dauku amodio eta grazi.

 

 5

 

 Bitxikeriaz, borondatea behar izaiteko alai

 Ainitzek gauze hori ez dute errexki konprenitu nai;

 Boha egonez kanpotik ez da zorionik jinen orai

 Bainan geronek gure baitarik sort-arazteko bada gai!

 

 6

 

 Entzun dut trixte daikela uros agertzea nahikundez

 Bainan horrela jokatzen dena ez da zoriona galdez;

 Mundu gaixo hau estalia da denetako berri txarrez

 Gehiago ezin daldara'zteko bazter guziak ikarez.

 

 7

 

 Zeruko Aitak amodioa hedatzen dauku nasaiki

 Boteretsua denaz geroz gu, zeren beldurrez egoki?

 Jesusek berriz hil eta piztuz, salbaturik egiazki,

 Girixtinoak, altxa burua, badago indarrik aski!

 

 8

 

 Uroski dira batzu agertzen beti omore onian

 Atsegin haundi uzten baitute kasikan este gabian;

 Paregabezko lagun hoiekin, bai goxo da konpainian

 Saria berek biltzen dutela daukaten zorionian!

 

 9

 

 Etsenplu on bat bada hartzeko presuna airos hoitarik

 Omore onak garraitzen ditu nahigabeak loturik;

 Jaunaren obra pasatzen bada gizonen eskuetarik

 Iratzar gaiten «eginbiderat», ez da denbora galtzerik!

 

 10

 

 Eginbideak dauzkan mailetan, lehena: zuzentasuna,

 Bainan ondotik agertzen zeraut, delako «Alaitasuna»

 Biziaren dei zoragarria nork ote bada entzuna ?

 Finkatzen baitu «Jainko-semeak» daukan aberastasuna!

 

 11

 

 Arrenguretan itoa denak berekin dauka aski lan

 Bere alderdi hoberenetik ez dezake bertzer eman

 Alaitasunak partekatzerat gaitzala beti ereman

 Munduak ikus dezan garela anaiak elgarrekilan!


inprimatu