inprimatu
Ferdea da
Izenburua:
Ferdea da
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
520.zk.
Orrialdea:
4

Ferdea da

 

 1

 

 Ferdea da, ferdea da.

 Oihan pollit ferdea.

 Eta oihan ferde hortan

 uso-tortoil tristea...

 

 2

 

 Ha oihan ferde hortan

 uso-tortoil tristea,

 bare baitan dakarkela

 arroltzean umea.

 

 3

 

 Ume gazte gaicho horrek

 ez du deusen berririk,

 baden nehun negu hotzik,

 baden uda berorik.

 

 4

 

 Botatzeko banu chotch bat

 gogor ta urrezkoa,

 zoin gogotik hauts nezaken

 tortoilaren leihoa!

 

 5

 

 Leiho hori hautsi-eta

 umeak zer loria,

 ikustean dirdiratzen

 goiz albako argia!

 

 6

 

 Bai handia laike segur

 umearen loria,

 dena sugar ea urhe

 ikusiz iguzkia...

 

 7

 

 Elhur-mulu churiño bat

 bota niro gogotik,

 jakin dezan noiz den negu

 elhur horren hotzetik.

 

 8

 

 Urkitz gorri aldachka bat

 bota niro gogotik;

 jakin dezan noiz den uda

 urkitz-usain onetik.


inprimatu