inprimatu
Goresmenak Piarres Lafitte
Izenburua:
Goresmenak Piarres Lafitte
Sinadura:
E.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1607.zk.
Orrialdea:
5

Goresmenak Piarres Lafitte

 

E.L.

 

 1

 

 Laur hogoi urte, adin ederra, heltzen den ainitz badea?

 Bide luze hol egin duenak hartze du gure ospea

 Ohore zuri, Piarres Lafitte, apez eta kalonjea

 Paregabea baita munduan derabilazun bidea.

 

 2

 

 Guarda semea, goizik umexurtx, iduriz ez bizikoia

 Izaba on bat gidari duzu atera lehen sasoia

 Beti osasun apur batekin: zure liburuen doia

 Uroski ez da gelditzekotan geroztik zure erloia.

 

 3

 

 Izaba harek biarnesa zen erakatsi zerautzuna

 Mintzaira hori ere zuk nehoiz ahantziko ez duzuna

 Bainan zu sortzez eta izaitez etzinena euskalduna!

 Apezgaietan girtoindu zaitzu euskararen maitasuna.

 

 4

 

 Girtoin hortarik borboildu lore, aldaska eta fruituak

 Zoin euskaldunek zuk idatzian ez dauzkitzu aurkituak

 Norbaitek bildu nahi balitu zuk egin lanen kontuak

 Zure liburu, obra, kazetak dira ezin kondatuak.

 

 5

 

 Zutaz kantatzen hasiz geroztik, erran behar baitut dena

 Ezin ahantzi Jaunaren apez, ororen anai zarena

 Hori da maitez ekartzen duzun zure marka ixilena

 Aldiz ontasun horren jabeak gordetzeko ez duena.

 

 6

 

 Gizon haundiak eginak dira on eta tzarrez nahaste

 Adin haundiko baten itzaiak aise barka ginitzazke

 Aldiz Lafitten izpirituak ainitz engana litzazke

 Omorez eta idaiez dago gazteenak bezain gazte.

 

 7

 

 Herriarentzat ez du gizonak sekulan aski maitasun

 Aiten lurrari jite eta Ian daukat ekarri diozun

 Euskadiri zuk eman diozu egun, gau eta osasun

 Noiz izanen da, erakaslea, zuretik kotsa gaitzazun?

 

 8

 

 Hitz horrekilan egin dautzugu gure eskasen aitorra

 Ezinbertzean, onets dezazu gure bihotz maitekorra

 Esker onekin zure eskutik harturik euskal alorra

 Gogor bermatuz bete nai dugu zure alderako zorra.

 

 9

 

 Adixkideak ditutzu, Jauna, munduan gaindi ugari

 Ni, apalena, naiz egun denen sendimenen saiatari

 Otoitz kartsu hau egiten diot gogotik Jainko Jaunari

 Urte ainitzez jarraik dezazun, lagun hauk oro kondari.


inprimatu