inprimatu
Andoaingo herriari esker onekin
Izenburua:
Andoaingo herriari esker onekin
Sinadura:
E.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2016.zk.
Orrialdea:
3

Andoaingo herriari esker onekin

 

E.L.

 

 1

 

 Ehun ta bi urteko atxo baten besta

 Holakorik munduan beste asko ezta

 ESKUALDUNA-HERRIAK hauxe errekesta!

 Adin hortan hoinbeste nork dezake eska?

 

 2

 

 Andoaingo herriak omenak baditu

 Gaur ere omen hori etzaio ttipitu

 Xumea bazen ere HERRIA du leitu

 Ehun ta bi urteak diozka saritu

 

 3

 

 Xahar ximurtu bati hola behatzea

 Musu bero batekin hura berotzea

 Ez da gazte batentzat desohoratzea

 Baina bihotz haundi ta ona agertzea

 

 4

 

 Bada herri kartsurik hegoalde hortan

 Gu hemen gaudelarik hotz kaskaran, lotan

 Jo zazue bai hortik iparraren bortan

 Lehenik anai hautan sua piztekotan

 

 5

 

 Lehenago haundiak ziraden nagusi

 Meneko zuten hura nondikan errautsi

 Andoaingk bestalde dauku erakutsi

 Ez baitute anai bat ttipiegiz utzi

 

 6

 

 HERRIA-k saripean ez daki zer erran

 Bederen bertsu onak balitzazke eman!

 Goazen gudu haundi bat dezagun ereman

 Zuek hor, guk hemendik, euskararen gerlan.


inprimatu