inprimatu
Ama
Izenburua:
Ama
Sinadura:
E.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1499.zk.
Orrialdea:
5

Ama

 

E.L.

 

 1

 

 Nik badut etxean gauza orotarik

 Aspaldi ukanik

 Bainan jakin zazu nik hemen erranik

 Bat ez dela ama balio duenik.

 

 2

 

 Maiatza da sasoin, lore guziena

 Lilitzen direna

 Ama, nik zu zaitut lili pollitena

 Lore guzietan zu zaitut maitena.

 

 3

 

 Ama, egin duzu ene gatik nigar

 Etzen hori behar

 Zuk beti barkatuz, maite dugu elgar

 Ordainduko ditut atzokoak bihar.

 

 4

 

 Hoinbertze lanentzat amaren saria

 Nun da ezarria?

 Nik ene bihotza diot ekarria

 Gero zerua da amer idekia.

 

 5

 

 Besta huntan nola bazterrerat utzi

 Edo guk ahantzi

 Bietan ama den etxeko amatxi

 Gurekilan bedi luzaz uros bizi.


inprimatu