inprimatu
Aro gaitza Xiberoan
Izenburua:
Aro gaitza Xiberoan
Sinadura:
E.H.A.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.H.A.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1470.zk.
Orrialdea:
5

 <Aro gaitza Xiberoan

 

E.H.A.S.

 

 1

 

 Ihizlari arrotza, zuretzat hegoa,

 Neskatila dantzari, zer aize goxoa

 Gük senditzen dügüna da iparrekoa:

 Aro gaitzak jo daikü berriz Xiberoa.

 

 2

 

 Gure xoko maitean ginen franko irus,

 Algarren berrietaz prefosta kürius,

 Aberats izan gabe heintto bat lorius,

 Lanetik bizi dena, ez baita handius.

 

 3

 

 Larrazken trixte huntan nunko aize beltzak

 Zaiñ ützüli deraizku Mauleko haritxak?

 Lankiak egotxirik ützi daizkün gaitzak

 Ber gisan iharrausten dizkützü bihotzak.

 

 4

 

 Hainbeste gizon eta emazte kanpoan

 Ez deustürik bezala, lantegitik joan,

 Esperantxarik gabe, geroa golkoan,

 Eta gü behar bada etzi ber saldoan!

 

 5

 

 Diala güti bi hiri eijer bagüntian,

 Bata Basabürian, Maule Pettarrian.

 Orai, lana galdürik, lehena lürrian,

 Eta kasü Mauleri ondoko aldian!

 

 6

 

 Kasü Mauleri eta zuri, Xiberoa:

 Ezin desegina da bien opiloa.

 Bil gitian Maulera, populü osoa.

 Güziek zaint dezagün algarren geroa.

 

 7

 

 Etsai gogorrak tügü, hortaz segür izan:

 Pariseko Handiak bizkarretik alhan.

 Heben er emitilak dütie Ian hortan,

 Dihariizaiñ, jaunkillot, hede xurietan.

 

 8

 

 Artalde huntan baita otso zonbait artzaiñ,

 Eta gure ixilik axeria giltzaiñ,

 Horien aixtitzeko badügü aski zaiñ,

 Gühaur izan gitian gure orgen itzaiñ!


inprimatu