inprimatu
Akulia egar dezagun
Izenburua:
Akulia egar dezagun
Sinadura:
E.H.A.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.H.A.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1490.zk.
Orrialdea:
5

Akulia egar dezagun

 

E.H.A.S

 

 1

 

 Adiskidia,

 

 Bozkak jin, bozkak joan,

 GO beti ber menguan.

 Paristar gobernia,

 Gure Jinko berria

 Baita Jinko faltsia,

 Zinezko gezürtia

 Usü hitzaman

 Eta hitza jan!

 

 2

 

 Espantoak merke,

 Legarrak ez hainbeste!

 

 3

 

 Ez, xuri ala gorri,

 Ez arren fida horri,

 Ez otoi sal ihuri

 Ez eta ere guri

 Zure libertatia!

 Zütan etxek fedia.

 

 4

 

 Aiten erran zaharrak

 Xüxen dion bezala,

 Bakoitxak bohüliak

 Berak ohilt ditzala.

 

 5

 

 Adiskidiak,

 

 Botz zonbait halaer'emagüzie,

 Zien pertika izan gitian. 

 Aküliaz balia zitaie,

 Tzista itzatzie gibel aldian

 Pe horietako idi gizen

 

 6

 

 Et'auherrak, ezi berak üzten

 Batützie, mügako belharra

 Laster daizie üstiatüko

 Sorhoko bazka larrütü baiko,

 

 7

 

 Orotan ütziren hütsik lürra,

 Eta elgia ützüli gabe.

 Jaunkilloten ez izan herabe!

 

 8

 

 Pertika hona hartürik,

 Akülia xorroxtürik,

 Idi horik tzistatürik,

 Lürra ontsa ützülirik,

 Zerbait errekoltatüren

 Düzie agian heben.

 

 9

 

 Ziena etxek zihauren,

 Ez zaizie dolütüren.

 Ber denboran alkar lagünt,

 Ez aizoetarik hürrünt.

 

 10

 

 Ago heben, gazteria,

 Eraik lantegi berria,

 Gozo ezar familia,

 Bizi dakigün Herria.

 

 11

 

 Eüskaldün baigira,

 Eüskara begira.

 Hure dügü amaren hizkuntza,

 Zazpiak-Bàt osoaren bihotza.

 

 12

 

 Holaxe izan bedi,

 Bihar ez bade etzi.

 Arren, adiskide honak,

 Zier gure zorionak.

 

 13

 

 Botza eman arraheinki,

 Hartaz balia xorroxki.

 

 14

 

 Gora Euskal-Herria beti

 Eta Xiberoa jagoiti.

 


inprimatu