inprimatu
Zazpi urtez preso
Izenburua:
Zazpi urtez preso
Sinadura:
E.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1327.zk.
Orrialdea:
7

Zazpi urtez preso

 

E.E

 

 1

 

 Ama noiz etorriko da gure aita etxera (bietan)

 Eguberri hor heldu baita aurten ere etxe hutsera

 Zazpi urtez dohatze betetzera zibilek ereman zutela

 Zuk maiz erran jinen zela Franco hil ta berhala.

 

 2

 

 Haurra eztinagu behar ez orai aspertzerik

 Aita etorrirenko dela ez dinat ez gero dudarik

 Zazpi urtez gau oroz ni leihotik nundik jinen zen so egonik

 Badinagu bai eginik gure doi nigar onik.

 

 3

 

 Ama otoi izan bedi zure hitza beterik

 Su haundia badut pizturik egurrez untsa kargaturik

 Zazpi urtez ez duzu sukaldian izan horrelako berorik

 Ez eta ere ikusi horrenbeste lorerik.

 

 4

 

 Zazpi urtez egon preso aita etxeratuko

 Txixtua ere baitu joko alaba jantzan da hasiko...

 Hiruetan zazpi urte geihago Karlos erregek eman dazko

 Gaua berriz jin deneko ama leihoan dago...

 bietan


inprimatu