inprimatu
Mendi gaineko aitatxi
Izenburua:
Mendi gaineko aitatxi
Sinadura:
E.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1534.zk.
Orrialdea:
5

Mendi gaineko aitatxi

 

E.E.

 

 1

 

 Mendi gaineko Aitatxik biluak xuri

 Ta begiak ditu uhargi

 Mendi gainetik ote zautzu erori

 Arpegirat zeruki hori

 Aspaldiko elur eta euri

 Begian ditutzu nabari

 Ortzaiz eta bortu-hegi

 Hor dabiltza igeri.

 

 2

 

 Oi ene illoba buru bildotx-huxkurra

 Bizia izan dut gogorra

 Loredun sasoina iragan laburra

 Oixe biziko primadera

 Neure lagun zu bezain izarra

 Xori kantariņo bat bakarra

 Ereman zauten hobira

 Uda gabe negura.

 

 3

 

 Ene alabatxi amonaren aihena

 Beraren begi daukazuna

 Oi zein trixte ziren kafi ta oihana

 Eta bortu gainen auhena

 Gure xori-kumetan lehena

 Zerurat jadanik joana

 Eta bestien andana

 Etxetik ihes dena.

 

 4

 

 Buru gainean dauzkat lehengo elurrak

 Haize ta eurien nigarrak

 Nago elakari zuhaitz ta belarrak

 Zainduz erreka ta malkarrak

 Ez ditzan ikus kafi zaharrak

 Bere gainerat heltzen laharrak

 Aitatxi bihotz uzterrak

 Beiratzen tu bazterrak.


inprimatu