inprimatu
[Pertsularien eguna]
Izenburua:
[Pertsularien eguna]
Sinadura:
E.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
660.zk.
Orrialdea:
3

[Pertsularien eguna]

 

E.B.

 

 1

 

 Zure pertsua hain da bero eta sarkor!

 Bihotzaren zolatik, beti sutan dator...

 Samin delarik ere, ez sekulan minkor.

 Aldude urgulutan da zutaz Chalbador.

 

 2

 

 Chalbador kartsu eta bigarrena kokin...

 Pertsu batean erle, bertzean lezafin,

 Nor ez du xistaturik? Bainan, nork duke min?

 Irria duzu maite, ez min, zuk, Mattin.

 

 3

 

 Aspaldian ikasi baitzuen jokoa,

 Nunbait gorderik dauka barnarik golkoa:

 Bainan azken lerroan heldu da pikoa.

 Axeri xaharra da gure Zubikoa!

 

 4

 

 Uztapidek ukanik, nunbait zerbait traba,

 Bertze bati diogu hedatuko haga.

 Chalbadorren errana enetzat da froga:

 Gaztetan hoberena zira Azpillaga.

 

 5

 

 Iholdiko aldea ez zitaken lokar:

 Bortzgarren bat badugu, sortzez da Heletar.

 Diote baduela talendu eta kar.

 Ongi etorri zuri Aldudek Ainciart.

 

 6

 

 Aldudek Baztanerat mendia du arte:

 Elgarrendako dute anal begitarte.

 Zer atsegina beraz, erran baitaukute,

 Seigarren koplaria dugula Nabarte.


inprimatu