inprimatu
Mattini bi pertsu
Izenburua:
Mattini bi pertsu
Sinadura:
E.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
451.zk.
Orrialdea:
4

Mattini bi pertsu

 

E.B.

 

 1

 

 Berrt handi bat dut nik aste huntan jakin,

 Chimiko bat baiteraut bihotzean egin.

 Mohimendua bazen nun nahi bozkekin,

 Kanpo gelditu zauku Ahetzeko Mattin.

 

 2

 

 Aurten asko lekutan, bazen moda berri,

 Kotsatu gabekorik guti baita berri.

 Frango langile dira kanporat igorri

 Nehor berechi gabe, churi ala gorri.

 

 3

 

 Nik uste gare Mattin ez den hain gaixtoa,

 Atchakitzen ahal zen gizon holakoa.

 Zertako da Ahetze fama handikoa?

 Mattin koplari baita berri hortakoa.

 

 4

 

 Gaztetan guti dira pertsuetan ari,

 Ikasten ahal dute Mattin bat gidari.

 Nor nahi beha daike haren kantuari,

 Zikinik ez da lotzen haren irriari.

 

 5

 

 Gizon handi bati da ardura gertatzen,

 Kanpokoek gorago dute estimatzen.

 Aurten gare Mattini hort da gertatzen,

 Semetan handiena Ahetzek ukatzen.

 

 6

 

 Ahetzetik urrunxko han da Urepele,

 Herri hortaz denboran erran baita ele!

 Nor nahi izan zadin hango botzemaile,

 Chalbadori agertu dira begirale.

 

 7

 

 Chatbador kontseiluko ta Mattin kanpotik,

 Beren planak dituzte eginak engoitik.

 Lehen kurutzaldian jinen naiz gogotik.

 Pollitik entzunen da bein hasiz geroztik!

 

 8

 

 Azken pertsu batean, zuk Mattin barkatu,

 Ez dun, nik erranez behar hasarretu.

 Kontseiluko etzira Ahetzen pasatu,

 Bainan Eskual-Herriak ez zaitu ukatu.


inprimatu