inprimatu
Xapelduneri
Izenburua:
Xapelduneri
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1164.zk.
Orrialdea:
4

Xapelduneri

 

E.A.

 

 1

 

 Agur adixkideak bai eta lagunak

 Armendaritze hortan ibili direnak

 Iholdiko herritik atera zauzkunak

 Bigarren aldikotzat dira xapeldunak.

 

 2

 

 Adinean joan da Urgorry maitea

 Pilotan da halere parerik gabea

 Oxandabaratzekin hauxe da parea

 Hutsak bekan dituzte, ardura kintzea.

 

 3

 

 Jaz Mehaine partida aurten Donamarti

 Plekari onak dira ari zauzku goiti

 Bainan galtzeko ere bat behar da beti

 Zu oraino Iholdi luzaz zaite xuti.

 

 4

 

 Solasak badoatzi onak eta txarrak

 Espantutan direla bi Iholdiarrak

 Beira zkitzue otoi usaia xaharrak

 Pilota ta kantua Eskualdun giderrak.

 

 5

 

 Adixkide maiteak bien ohore

 Bietan xapeldunak behar da botere

 Erran izan dut jada erranen gerore

 Nun nahi agertzeko segurki on dire.

 

 6

 

 Taula gainean orai baduzue ogi

 Zueri so baitira naski mila begi

 Galda dezagun denek Jainkoari argi

 Hola hola geroan dezazuen segi.


inprimatu