inprimatu
Xapelduneri
Izenburua:
Xapelduneri
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1119.zk.
Orrialdea:
5

Xapelduneri

 

E.A.

 

 1

 

 Lagun Urgorry gaizoa

 Ez zahar ez oraiko

 Gorputza beti lekuan bainan

 Ardura nunbait gogoa

 Lasterra guti eginez baitu

 ongi segitzen jokoa.

 

 2

 

 Haste hori zonbait nekez

 Ez zen uste baizen errex

 Kopeta doi bat izerdi eta

 bihotz barnea nigarrez

 Bainan halera jo duzte hoiek

 Bai Lacabé eta Barneix.

 

 3

 

 Botetikan ere kintze

 Ez zen alta hori aise

 Urgorry aldiz marraño hortaz

 ardura izan da gose

 Partida hori ederra zaukun

 ponduak zirela luze.

 

 4

 

 Bote hortan gure Beñat

 Arizan da ere hanbat

 Buru lepoak ibiliz hola

 batean hunat bertzean harat

 Bultarekilan uste nuen bat

 sartzen zela elizarat.

 

 5

 

 Urgorry bere zokuan

 Beti bezala gostuan

 Kurritzen horrek ez du ikasi

 beti delakotz lekuan

 Zainetan behar odol guzia

 horrek naski du buruan.

 

 6

 

 Partida hoi eder zela

 Ez daite erran bertzela

 Gero Beñatek lagunari hor

 gainerat jautzin diola

 Harriturik egon naiz hanxet

 uste nuen jaten zuela.

 

 7

 

 Horra zer dutan ikasi

 Partida hortan ikusi

 Mehaindarrek ez ote zuten

 bertzek bezenbat merezi

 Galdu izan ez balute ba

 Nork beharko zuen irabazi.

 

 8

 

 Orai partida ederrik

 Ez da aditzen nehondik

 Iholdik hori erakutsi du

 Mehainek hola galdurik

 Bertze aldian zuentzat daike

 ez otoi egin nigarrik.

 

 9

 

 Egin nahia aspaldi

 Goresmen hau kurri bedi

 Zueri esker gora dadila

 hoin maite dugun Iholdi

 Bihotzetikan milesker bainan

 aurtengo huntan ez geldi!


inprimatu