inprimatu
Xalbador adixkide zenari
Izenburua:
Xalbador adixkide zenari
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1370.zk.
Orrialdea:
5

Xalbador adixkide zenari

 

E.A.

 

 1

 

 Lau aste huntan euriek zuten itotzen hasia lurra

 Ez ginakien noiz geldituko zen zeruaren nigar hura

 Azaroaren zazpian zaiken denbora txarra burura

 Iguzkiak'e bote zeraukun bere behako samurra

 Zuri Xalbador hok ere nahiz eskaini bere agurra.

 

 2

 

 Urepeleko zeru gainean gore zitazken urtzoak

 Haize ezti bat ekartzen zuen mendi artetik hegoak

 Zer ote zuen izpirituan gure Xalbador gaixoak

 Bozkarioa dudarik gabe gordea bihotz xokoak

 Eguna zuten horri eskaintzen herriak eta Jainkoak.

 

 3

 

 Parerik ez du nehoiz izanen, Xalbador, zure biziak

 Zure alderat zordun gelditzen dira euskaldun guziak

 Horren ordaintzen igande hortan xumeki ginen hasiak

 Bainan Jainkoak nahi zauzkitzun eman zeruko graziak

 Hemen nigarrez utzi ondoan zazpi euskal probintziak.

 

 4

 

 Xalbador zure omenaldia nork ez du here gogoan

 Egun handia izango zela ageri zen zure soan

 Apostoluen artetik Krixto nola zerurat zen joan

 Halaber zira zu ere sartu betiko bakezko loan

 Euskal-herriko haur ta anaiak zintuelarik ondoan.

 

 5

 

 Zure lagunen bertsu ederrez orroitzen noiz arras ontsa

 Denek zioten Jainko Jaunari egina beren otoitza

 Senda zezala lehen bai lehen, Xalbador, zure bihotza

 Bainan bertzela zeruak dautzu helarazi bere botza

 Hango sainduak ta aingeruak zutaz zitazkela goza.

 

 6

 

 Ez ditut hemen nik aipatuko zure Ian miresgarriak

 Zure liburu xoragarrian asko dira ezarriak

 Nahiz oraino gelditzen giren gose eta egarriak

 Akabo zure ezpainek zuzten bertsuak eta irriak

 Dolutan daude Euskal-herriko mendi eta iturriak.

 

 7

 

 Urepeleko izar argia joan zauku beraz ihesi

 Egia dela. onhartu behar, alta ezin da sinetsi

 Begiak goiti altxatu eta otoitzean nintzan hasi

 Ilargia zen bete betean, Xalbador ez du ahantzi

 Hau nahi zuen here argian zeruraino helarazi.

 

 8

 

 Egun ederra egun txarrerat kanbiatu da bet-betan

 Zure bihotza ezin zaiteken senda ahal ohoretan

 Uztén daukuzu zer etsenplua odolaren mintzo hortan

 Euskal-herria ahuspez dago, Xalbador, zure oinetan

 Zure izena sartua baita Euskaldunen bihotzetan.

 

 9

 

 Egin ziloa ezin da estal, iduritzen zeraut eni

 Euskal herritik hola joaitea nola ditake gomeni

 Lehen erranak orai obretan zure «Jainkoa eta ni»

 Bainan etxean direnak ere Jaunak ditzala konpreni

 Kontsola bitza familia ta laguna zuen Léonie.

 

 10

 

 Betiereko bake ta pausu, Xalbador, dautzut opatzen

 Zeruko alki ederrenean zirela ez dut dudatzen

 Guziz zorretan izana gatik heu derautzut nik eskatzen

 Euskal-herria hortikan ere lagunt dezazun salbatzen

 Bai eta ere gure nigarren zure bihotzaz xukatzen.


inprimatu