inprimatu
Xabier Amuritza-ri
Izenburua:
Xabier Amuritza-ri
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2044.zk.
Orrialdea:
6

Xabier Amuritza-ri

 

E.A.

 

 1

 

 Bertsuzalea zauku hasia galdean

 Zerbaiti ohartua baita azkenean

 Pena ere badauka bihotz barrenean

 Xori bat ixildurik Bizkaia aldean.

 

 2

 

 Euskal Herrian daude xoriak nun nahi

 Bainan nork kantatzen du horrek bezain garbi?

 Gauaren ilunari emaiten du argi

 Handi ginuke poza, berriz has baladi.

 

 3

 

 Herria maitatuaz egon zen kaiolan

 Han ere egin zuen abesti eta lan

 Bihotz handikoa da, asko nahi eman

 Norat airatu zira? zatoz gurekilan.

 

 4

 

 Kantatu izan duzu zuhaitz gorenetan

 Gernikako arbolak dauzkan aldaxketan

 Askatasun amentsa beti hegaletan

 Zendako mutu zaude gu utziz penetan?

 

 5

 

 Ez zuretzat atxiki hoinbertze maitasun

 Esperantzaren berri nabi dugu entzun

 Bazinduen omore, irri ta osasun

 Kanta zaguzu egun zer gertatzen zaitzun.

 

 6

 

 Euskadi maiteari hoinbertze emanak

 Zinta ta liburutan ederki etzanak

 Aurreratu ditezen beti zure lanak

 Daukazun bihotzari xertatu ezpainak.

 

 7

 

 Ixilik dagoena zail da ulertzea

 Xori handiak kalte ahul den haizea

 Ez daukagu berririk, zer ezinbertzea!

 Laburra izan bedi zure ixiltzea.

 

 8

 

 Ni bezala ainitzak galde eta galde

 Maite dugun xoriaz trixtatuak gaude

 Gure kezka samina hartu zure aide

 Zer daike xapelketa Amuritza gabe?


inprimatu