inprimatu
Orroitzen gira!
Izenburua:
Orroitzen gira!
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1124.zk.
Orrialdea:
4

Orroitzen gira!

 

E.A.

 

 1

 

 Nigar bat ere kantutik

 Ixuri behar gaur-goitik

 Heldu zeraut bihotzetik

 Lagun bat joanez geroztik

 Adi neza urrunetik

 Hantxetan Amerikatik.

 

 2

 

 Gizon gazte ta lerdena

 Sauveur Bidart du izena

 Sort-lekurat zaukun jina

 Berriz laster baita joana

 Emanik orori pena

 Nihaurek dut handiena.

 

 3

 

 Geroaz hau da griņatzen

 Gu ere horri ohartzen

 Penetan zaukula joaiten

 Iholdi baitu maitatzen

 Hemen zer lanak bizitzen

 Zertan beraz egonen zen.

 

 4

 

 Pilotan hau dut ikusi

 Lagun xahar bat du hezi

 Eskerrak ditu merezi

 Kantuz ere baitzen hasi

 Ez zen ez hori itsusi

 Iduri zuen Tino Rossi.

 

 5

 

 Iholdin naski denbirak

 Beharko tu bolanjerrak

 Orai ainitzak xaharrak

 Bertzeak aldiz alferrak

 Ogiak usu gogorrak

 Izanen tuzu giderrak.

 

 6

 

 Bihotza hunek urratzen

 Zonbat gazte diren joaiten

 Munduan bakotxak jaten

 Hortakotz dira partitzen

 Oihu hau diot botatzen

 Denak noizpait itzul diren.

 

 7

 

 Zu ere trixterik joana

 Barnetik zen zure mina

 Hau da desir dautzutana

 Kurai, indar behar dena

 Egin ondoan fortuna

 Berriz jin zaiten gu gana.

 

 8

 

 Zonbat traba edo hesi

 Hor gaindi joanez ihesi

 Laster nahian ikusi

 Ez zaituztegu ahantzi

 Eskualdunak nola utzi

 Erran gabean goraintzi.


inprimatu