inprimatu
Orroitzapenen bidetik
Izenburua:
Orroitzapenen bidetik
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1433.zk.
Orrialdea:
5

Orroitzapenen bidetik

 

E.A.

 

 1

 

 Oi Kattalin Larralde, lehengo auzoa

 Zure joaiteak daut ilundu gogoa

 Agertuz zutaz nuen maitasun sanoa

 Senditzen dutanaren salatzerat noa.

 

 2

 

 Ohe xuri batean trixteki etzanik

 Donapaleun ikusi zintudan azkenik

 Ordukotz koloreak histuak izanik

 Holakorik bazela ez nuen uste nik.

 

 3

 

 Zonbait solas ibili nintuen zurekin

 Lehengo omore on sano berarekin

 Geroztik Jainko Jaunak laster deia egin

 Nik jakin gabe zaitu ereman berekin.

 

 4

 

 Uste gaberik hola utzi baigaitzu

 Ene otoitz xume hau, atatlin, har zazu

 Deusik ez eskaintza ez litaike haizu

 Zuk eni egin eta hoinbertze zerbitzu.

 

 5

 

 Eskolatik kanpoko denbora luzean

 Zonbait oren egon naiz ni zure etxean

 Orroitzapena frango dauzkat bihotzean

 Ezin ahantzizkoak neure bizitzean.

 

 6

 

 Beti lanean zinen, ez baitzinen lotsa

 Izan zadien bero edo berdin hotza

 Jitean ezagun bat, jitean arrotza

 Denendako zabalik zinduen bihotza.

 

 7

 

 Zerua dukezula biziaren sari

 Otoizka galdatzen dut gure Jainkoari

 Beha dezala ere oi Larraldeari

 Kuraia eman dezon zure lagunari.

 

 8

 

 Hor zaude, Jan Pierra, oral nigarretan

 Biziari lotua bakartasun hortan

 Kontsolamendu hartuz orroitzapenetan

 Esperantzarik ez gal egun latz hauietan.

 

 9

 

 Mitiņako herriaz berriz naiz orroitzen

 Bide hertsi beretan ginela ibiltzen

 Kattalinen joaiteak baigaitu trixtatzen

 Lagundu nahi zaitut nigarren xukatzen.

 

 10

 

 Egun zuri, Kattalin, urrundanik naiz so

 Nahiz ene bihotza ez den arras oso

 Agian egun batez zoin litaken gozo

 Elgarrekin zeruan berriz eer auto.


inprimatu