inprimatu
Joan zauzkiguner
Izenburua:
Joan zauzkiguner
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1222.zk.
Orrialdea:
4

Joan zauzkiguner

 

E.A.

 

 1

 

 Larunbatean, beti bezala, nere etxerat bainaiz jin

 Auto aide bat, pausu betean, plaza gainean zagotzin

 Agurtzean dut neure amari «hoiek zer dira» galdegin

 Arrapostua «bi ehortzeta egun badituk Iholdin».

 

 2

 

 Bere biziko laguna zuen galdua zoin berrikitan

 Gaixo Mari Point itzali zauku guzien ustegabetan

 Jaunak ez zuen hau utzi nahi bakartasun trixte hortan

 Senarra eta sainduekilan ezar beza zeruetan.

 

 3

 

 Berriki kantuz ari ginela gerlarien bazkarian

 Mattin maitea gurekilan zen, oi zer omore onian,

 Orroituko naiz irri batekin elgarren zirikatzian

 Azken aldikotz ari ginela nago ezin sinetsian.

 

 4

 

 Iragan zaukun igande hortan bezperetan zu elizan

 Errepikatuz beti bezala kantuz baitzira arizan

 Kantu xume hau eskaintzen dautzut egun otoitz baten gisan

 Zeruko xoko ederrenean gure Jainkoak har zitzan.

 

 5

 

 Denek bezala izan ditutzu zure itzal eta hutsak

 Bainan ez ote du zonbait argi hedatu zure bihotzak

 Bazinakien nola sendatu trixte zirenen ez-ontsak

 Omore onez beteak ziren zure solas eta hitzak.

 

 6

 

 Itzali zira zoin laster noie arbola ganik hostua

 Zure zerbaiten nik entzuteko banuke aldiz gostua

 Bi adixkide zuretzat ziren bertsua eta kantua

 Utzi daukuzun orroitzapena daike zer arrapostua.

 

 7

 

 Zuk erakutsi omore hori gogotik ez baitirot ken

 Nigar askoren sort-iturria bilakatu zautzu azken

 Jendalde orok zure irria hartuz beren erakaspen

 Zer mundu airos xoragarrian denak bizi ginitazken.

 

 8

 

 Noiz sendatuko ote zerauku utzi duzun bihozmina?

 Ezinbertzean eskaintzen dautzut gaur azken nigar samina

 Oraidanik dut Jainko Jaunari fagore hau galdegina

 Noizbait zeruan entzun dezadan, Mattin, zure irrintzina.


inprimatu