inprimatu
Iroz-Etxemendi zenari
Izenburua:
Iroz-Etxemendi zenari
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1106.zk.
Orrialdea:
5

Iroz-Etxemendi zenari

 

E.A.

 

 1

 

 Bertsulariak ez du segurki munduan sujet eskasik

 Bainan hautatzen behar du jakin bate balinbadu funtsik

 Dolore baten argiratzeko ez da solas eé-ta hitzik

 Hargatik beti bihotz guziak ez baitira bizi hutsik

 Zorte trixte hau aipatzen dut ba ezin aipatua kasik.

 

 2

 

 Mugaz bestalde herri ttipi bat Ondarla baitu izena

 Bake osoan biti da hantxet mendi azpian etzana

 Horgo semea giz on gaixoa egun aipatzen dutana

 Sendimenduak dituztenetan eman du handizki pena

 Kausitzen baita oino artetan zen egiazko gizona.

 

 3

 

 Etxemendi gizon on bat zen eta zer dohakabea

 Ez du gaixoak plazerik ukan bizirik etxen sartzea

 Tresneri are oi maleruski heldu baita makurtzea

 Zure huma ahantzi eta bertze ainitz salbatzea

 Horrek derauzu begien bixtan ezarri heriotzea.

 

 4

 

 Kamiuneko arraztek amor gain behera hori hartuz

 Gainerakoak hautsi dira ta etzitakeen egin deus

 Arnes pizua ikusi eta juaiten zela jender buruz

 Zure bihotzak manatu dauzu otoi ez zazula ez utz

 Denen opari eskaini zira ba arima eta gorphutz.

 

 5

 

 Ainitzak hemen nigarrez daude bihotzetan zer trixtura

 Bainan zuk duzu zure saria hori gauza bat segura

 Anaiendako zure bizian juan da errekaz behera

 Zure arima aldiz segidan xuxen xuxena zerura

 Erreken zolan diren guziak harat ditzazun atera.

 

 6

 

 Battoren orde oi zonbat gorphutz hanxet ziraden izanen

 Ta Etxemendik bere bizia preso zuen eremanen

 Bazter guzitan edonun zela pendek zakoten erranen

 Oraixet aldiz itxilik daude gaixoa ez baita hemen

 Adixkideak egizue beraz hari otoitz bat bederen.

 

 7

 

 Gizon hiltzale ta gerlariak ardura dira aditzen

 Egun guzien kaseta hoitan bertzerik ez da ikusten

 Jendeak aldiz salbatu eta zoin guti garen orroitzen

 Ega erran gertakari hoi ez dela usu gertatzen

 Zertako beraz bihotz ezti hau dugu hoin laster ahanzten.

 

 8

 

 Hogoi garren mende hunetan hauxe da bizi modua

 Zonbatek ote egin liote zuk egin duzun jestua

 Arras ahultzen art delakitz lagunaren estima

 Begi guziek ikus bezate eman duzun etsenplua

 Gogoetarik urrunt dadien jelosia, urgulua.

 

 9

 

 Nahi gabeak ta doloreak peningarri eta trixte

 Urosak ziren gure bihotzak horrela dituzte bete

 Etsenplu on hau, atrik dezagun ba xahar eta ba gazte

 Ainitzen bizi ederrean ba Etxemendik baitu parte

 Otoitz zazue karsuki eta otoi denak orroit zaizte.

 

 10

 

 Andre bat horxet hiru haurrekin zoin bakarrik gelditzen den

 Ezen jadanik bietan baitu biziko lagune galtzen

 Kontsola zaite zure senharrak ez zaitu abandonatzen

 Amodioan laguntzen zaitu zure nigarren xukatzen

 Lurrean jasan pena guziak zeruan ahantz ditezen.


inprimatu