inprimatu
Herriko apez berriari
Izenburua:
Herriko apez berriari
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2006.zk.
Orrialdea:
7

Herriko apez berriari

 

E.A.

 

 1

 

 Agur jaun erretora Erramun Caracotche

 Ongi etorri dauzut egingo bi lerroz

 Gutarterat bain segur jina zira airos

 Bi herrientzat zaude batek ezin eros

 Gure apeza zira diogu hortakotz.

 

 2

 

 Laborari semea ta guziz gaztea

 Landa handian duzu iraulden hastea

 Eguna luze eta laburra astea

 Bi herrietan erretx lanean artzea

 Egiten ahal balitz batetaratzea.

 

 3

 

 Iholdirekin betan zuk Armendaritze

 holako herrietan bizi daike aise

 Batek badu iduzki bertzeak du haize

 Berdin bakar bat hobe ezinez hoinbertze

 Hola xakur bat lehen gelditu zen gose.

 

 4

 

 Sail handia duzula nor ez da ohartzen

 Hargatik bihotz onez guziak onhartzen

 Apezak ez baitira ari emendatzen

 Laneko eremuak zaizkote hedatzen

 Laguntzerat gu ere entsea gaitezen

 

 5

 

 Kuraia baduzula ez dugu dudarik

 Fedearen indarrak ez baitu mugarik

 Pilotan ere dugu ikasi zutarik

 Bukatu arte ez da partida galdurik

 Segi beraz aintzina ez izan beldurrik

 

 6

 

 Aldakuntza badauka herriko biziak

 Auzo herrikoekin nahasten hasiak

 Elgarrekin kantari fedean josiak

 Mezako tenoreak xuxen ikasiak

 Apez eskasak ere baditu graziak.

 

 7

 

 Etorri bezain laster lanean umilik

 Jakinez noiz mintza ta noiz egon ixilik

 Garaztarretan ez da eskasten abilik

 Zuri ez zaitzu hemen faltako ahalik

 Gure etxea ere dukezu zabalik.


inprimatu