inprimatu
Haur batek amentsetarik erran daut
Izenburua:
Haur batek amentsetarik erran daut
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1376.zk.
Orrialdea:
7

Haur batek amentsetarik erran daut

 

E.A.

 

 1

 

 Amants batean sartu izan naiz haurño baten erresuman

 Zain ederra zen erakustea irri batez daut hitzeman

 Eran daut ere: «Atea hemen nun nola duzu hatxeman

 Ene bihotzak daukan gakoa zain aingeruk dauzu eman.

 

 2

 

 Gizona, zure begiak dira nereak baino gorago

 Ezin dituzu ikusi ahal lurpetik jin gauze frango

 Zure bizia lanbro batean beti airean badago

 Nerea aldiz garbi ta xume egiari hurbillago.

 

 3

 

 Aurrean dagon lore politak erakusten du bizia

 Maitasunaren mezulari da Bakezko urtxo eztia

 Usain goxoez gantzutua da kolore askoz beztia

 Aita hazlea zeruko hura, Ama aldiz iguzkia.

 

 4

 

 Zain maite dutan sasuen petik kantuz ari den xoria

 Errexiñola, papa gorria, xoxo beltx moko horia,

 Atzo batek daut goraki erran, nerezat, ai, zer loria!

 «Zuni agur bat egin nezadan haizeak nau igorria».

 

 5

 

 Anaiari tut oñoñak aman, pilota eman zezala

 Hari hegira jarri bainintzan, amultsuki berehala

 Biribila da, guziz polite, xuri xuria azala

 Bainan ez dakit hak malte naueh nik maite dutan bezala.

 

 6

 

 Haitz bat ederra, guziz azkarra, ikusia dut auzoan

 Ezkur ttipiak gore zituen elgarri irriz kaskoan,

 Zenbait lurrean nigar handitan, haitzaren ondorat johan.

 Nahi baitzuten goxoki egon beren amaren altzoan.

 

 7

 

 Arbola, xori, osto ta lore, guziak ditut maitatzen

 Horiekilan solastatzen naiz, horiekilan jostatzen.

 Ez dute hoiek samurgoarik, bakea dute bilatzen

 Eta hargatik, gizon, gaixtoak ari dira denen hiltzen.

 

 8

 

 Heur horrekilan egon bainintzan, bozkarioz amentsetan

 Atzarri eta trixtatu nintzen, nigar asko begietan

 Aments heu nuen: «Haurtasun hori sort baledi gizonetan,

 Ez zaitekela hoinbertze herra gure mundu trixte huntan.


inprimatu