inprimatu
Egiari bidea
Izenburua:
Egiari bidea
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1262.zk.
Orrialdea:
5

Egiari bidea

 

E.A.

 

 1

 

 Kantuan ari dena alegera bada

 Nik ene trixtezia ez dezaket gorda

 Norbait bere etxetik ditakea aida

 Gezurra egiekin ezin dea molda?

 

 2

 

 Gai hau aipatua da miletan jadanik

 Buru haustea frango huntaz da eginik

 Ez dautzuet emanen gaur xehetasunik

 Baitugu ikusirik bai eta entzunik.

 

 3

 

 Eihera ttipi batek erreka xiloan

 Familia eder bat altxatu ondoan

 Denak haler harrika, barrandan leihoan

 Nahi tuzte ezarri etxetik kanpoan.

 

 4

 

 Iholdiarren bordan bizi bi artaide

 Ttipiak ta flakoak utziak debalde

 Ardi azkar ederrak artzainekin daude

 Xakur trapa batekin otsoaren alde.

 

 5

 

 Zoin ate den bildotsa, zoin ote utsua

 Ikusten dakiena ez daike itsua

 Ele ederra merke legun ta gozua

 Orroitarazten baitaut Judasen musua.

 

 6

 

 Bakezko herri batez izan dut asmoa

 Horrentzat otoizturik ardura Jainkoa

 Harek egin legea dea betikoa?

 Ala hila ate doa lagun protximoa.

 

 7

 

 Bertzen diruarekin aise daike ibil

 Gauza horrentzat ez da izan behar abil

 Odol gaixtoz etxe bat nola ditake hil

 Ondoan biziz eta lo eginez trangil.

 

 8

 

 Kondenatua naike jada asko jendez

 Ez ixilik egonik zonbaiten beldurrez

 Zerentzat egin dutan dauzuet bi elhez

 «Zuzena» gaixo horren maitearen maitez.


inprimatu