inprimatu
Azken gogoetak
Izenburua:
Azken gogoetak
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1273.zk.
Orrialdea:
7

Azken gogoetak

 

E.A.

 

 1

 

 Bakea lagun hartuz, bi botzetan kantari

 Azken agur batean, loan den urteari

 Iraganak dagotzi, hoinbereteze gertakari

 So eginez lehenik, sort herri maiteari

 Dauzkat bi gogoeta, jitean Eguberri.

 

 2

 

 Jesus pobre sortu zen, guziek badakite

 Ostatutan tokirik, harentzat ez zen bate

 Betidanik nik ere, pobreak ditut malte

 Handi mandiak aldiz, elgarrekin aparte

 Hobenik gabeari, egin nahian kalte.

 

 3

 

 Ikusi dut denboran, batasun bat gozoa

 Lagun zen herritarra, anai aldiz auzoa

 Herria bi partetan, lehen zena osoa

 Noiz etorriko zauku, bakeaeren urtzoa

 Libratuko duena, kondenatu gaizoa.

 

 4

 

 Iholdin da «Lacroix», izenez kurutzea

 Aspaldian du zinez, horren karreatzea

 Hortzez eta haginez, gaiten denak entsea

 Eguberri on baten, horrentzat ekartzea

 Nigarrek noizbait ukan, dezaten xukatzea.

 

 5

 

 Abendoaren hogoi eta bederatzian

 Gai hortaz besta baten, muntatzerat abian

 Borondate oneko, jende ainitz agian

 Eiherazainak duzke, eihera sahetsian

 Doluz ez daike egon, han egin itzulian.

 

 6

 

 Etxean bizitzeaz, familia bat galdez

 Nahiago zonbaitek, hordik igorri ihes

 Kasu berean zagon, zoin aspaldi Herodes

 Jesus haur ttipiñoa, betikotz hil beharrez

 Ez daikea jendea kanbia hogoi mendez?

 

 7

 

 Eguberrirekilan, heldu kofesioak

 Mia gure bihotzak, mia gure gogoak

 Bisita egitean, ostian den Jainkoak

 Hatxeman baigitu, garen bezalakoak

 Argi kontzientzian, Hun diren xokoak.

 

 8

 

 Gauza guti girela, batzu ala bertzeak

 Zer balioa ote, du horren ahanzteak

 Goxotasun baduke, zuzena den bakeak

 Horren hedatzaile ta, justiziaz goseak

 Ezar gaitzala denak, heldu zaukun urteak.


inprimatu