inprimatu
Arrossagaray-i
Izenburua:
Arrossagaray-i
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1140.zk.
Orrialdea:
4

Arrossagaray-i

 

E.A.

 

 1

 

 Gogoa nik lorietan, gaur hasterat noa kantan

 Zer berri dagon pasatzen ote Garaziko xoko hortan

 Zonbait bertsuñoz eman nezazke gure «Herria» kasetan.

 

 2

 

 Aintzilako senne dena, Arrossagaray laguna,

 Erran dautazu ez ote nintzan ni Xalbador bigarrena!

 Badut beldurra zuhaur zirela jaurt haundi horren berdina...

 

 3

 

 Lagun guzien laudatzen plazerrez zaitut ikusten

 Zure burua bakar bakarrik ez ote duzu ahanzten

 Erran nezake denen artetik hoberena da berexten.

 

 4

 

 On ala txar izaitea, hau hori baino hobea

 Giren guziak elgarrekilan goitezen beti entsea

 Begiratzeko bertsularitza eta eskuara maitea.

 

 5

 

 Bertsuetan gu girena, beti griñetan oraino

 Ez ditugula gure ustean aski eder eta sano

 Nekez ta ontsa hobe da segur aise eta gaizki baino.

 

 6

 

 Bere neke eta penak, ditu bertsulari lanak

 Gure bidea segi dezala zeruko Jainko Jaun onak

 Ta esperantzan bizi zaitezte bertsuetako lagunak.


inprimatu