inprimatu
Armadatik etxerat
Izenburua:
Armadatik etxerat
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1185.zk.
Orrialdea:
5

Armaditk etxerat

 

E.A.

 

 1

 

 Duela urteño bat airatu herritik

 Delako xerbitxua konplitzea gatik

 Barreiaturik ginen Frantzian geroztik

 Egun itzuli gare guziak gogotik

 Gogoa ez da nehoiz urruntzen etxetik.

 

 2

 

 Iholdi sort-herritik baginen sei lagun

 Ttipi ttipitik beti elgarren ezagun

 Biga bostetan dugu bertzetarik entzun

 Debru mutiko tzarrak hun duzie ba hun?

 Orai arribantxa hau ohora dezagun.

 

 3

 

 Nola bizi behar den hor dukek ikusi

 Amak erraiten zaukun nik ez dut sinetsi

 Janari aski bazen eta alfer bizi

 Etxen ez baigituzte usu hola utzi

 Gaineratekoetan deus onik ikasi.

 

 4

 

 Hau nahi dut halere gaur erran garbiki

 Sofritzen da, poxi bat egoiten eztiki

 Kexu izana gatik mintzatu umilki

 Hori ez baitzen beti gurezat errexki

 Hortakotz urte batez baginuen aski.

 

 5

 

 Ontsa joanak ginen etorriak xuxen

 Hitz hunen erraitea halera zaut zuzen

 Otoi nehoiz ez erran: «hemendikan goazen»,

 Eskual-herriko botza beti baita ozen

 Noiz herrirako gira, noiz izanen etxen?

 

 6

 

 Milesker zu «Armada» bakarrik dauzut zor

 Otoi berritz ez zaite ene bila etor

 Aita-ama maiteak ez agertu elkor

 Diru gutti dutala baitauzuet aitor,

 Lehen aldikotz selak gaiten doi bat moxkor.


inprimatu