inprimatu
Aitatxi ta amatxiri
Izenburua:
Aitatxi ta amatxiri
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1323.zk.
Orrialdea:
5

Aitatxi ta amatxiri

 

E.A.

 

 1

 

 Mundu huntan den biziak maiz kanbio ditu gaiak

 Gauza batzu gure lagun ta bertze ainitz etsaiak

 Halarik ere sortzen dirade egun batzu zoin alaiak

 Hetarik bat, ditugularik etxen urrezko ezteiak.

 

 2

 

 Gertakari hoin ederra kantuz nahi nuke hasi

 Maite dituztanak dira nere bihotzean bizi

 Mende erdi bat elgarrekilan Jainkoak emanik grazi

 Goresmenak derauzkitzuet, aitatxi eta amatxi.

 

 3

 

 Zuen bien ezkontzak izan du segur podore

 Guziz merezi zinduten gaur ukaitea ohore

 Maleruski zonbat ezkondu mundutik joanak ez dire

 Zuek aldiz, gazteak diren esposņo batzuen pare.

 

 4

 

 Segur izan ditutzue egun bero eta hotzak

 Batzuetan zoin azkarrak bertze batzuetan lotsak

 Bainan amodioz baitziren beetak zuen bihotzak

 Sendo izan dirade beti zuen arteko ez ontsak.

 

 5

 

 Ez zarezte, aberatsak, bainan zer zuzentasuna

 Zer fedea duzuen ta harekin zer maitasuna!

 Zuen bizia etsenplu bat da, Jauna, zuk eman duzuna

 Maitatzea betikotz elgar da zinezko ontasuna.

 

 6

 

 Familia ederņo bat duzue ongi altxatu

 Amodiozko arbolak eman behar baitu fruitu

 Hortakotz ere zordun noiz eta eskerrak behar bihurtu

 Zuek gabe ez bainezaken, gaur nehola egin kantu.

 

 7

 

 Asko jende, xahartzean, dagotzi arras trixterik

 Beren buruak ikusiz soberakin ta bakarrik

 Mundu huntarat jitea bada bainan ez da joaiterik

 Girixtino dagonarentzat sekulan ez da hiltzerik.

 

 8

 

 Sendi diren gauzak oro ez ditazke erran hitzez

 Zer ezteiak, urrezkoak, ez gaiten hasi nigarrez

 Goazen luzaz elgarrekin biziz aisa edo nekez

 Aitatxi ta amatxi biak maite zaituztet bihotzez.


inprimatu