inprimatu
Bihotzetik zonbait pertsu
Izenburua:
Bihotzetik zonbait pertsu
Sinadura:
E.A. Iholdiarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A. Iholdiarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1063.zk.
Orrialdea:
5

Bihotzetik zonbait pertsu

 

E.A. Iholdiarra

 

 1

 

 Arrossagaray lagun maitea zirelakotz urrun joana

 Kantu hunekin nahi nikezu agertu nik ene pena

 Zuri pentsatuz bizi naiz hola bai gaua eta eguna

 Garazitikan airatuz geroz hor zen xori airosena

 Ene pertsuko lagun bakarra hauxe dut nik bihotz-mina.

 

 2

 

 Oi Jainko ona zertako bada utzia nausu bakarrik

 Nere bihotzak zuen menbro bat bet-betan hola kendurik

 Eta zuri-re nere laguna hitz hau derautzut urrundik

 Ausartzia bat hartu behar dut ezin egonez ixilik

 Ez zena bada Eskual-Herrian zure doiako lekurik.

 

 3

 

 Su batek ere oi bere kea ondotik baitu igortzen

 Halaber egun zure berriak trixtezian tut aditzen

 Sasoinarentzat joanik ere oino paso izanen zen

 Bainan egiaz edo gezurrez fama hori da kurritzen

 Arrossagaray pertsularia Amiketat dela joaiten.

 

 4

 

 Hiru bat urte bazuen orai lagun nintzela zurekin

 Ta zonbait pertsu badugu segur emanikan elgarrekin

 Pertsu horiek hil-eta ere atxikiko tut neurekin

 Zure ahotik solas ederrik aditu dut plazerrekin

 Beraz nik egun zertan zirenetz nahi nikezu ba jakin.

 

 5

 

 Kasu ttipia eginen nuen ukan dutan dohainari

 Ez bazina ba zu egun batez gertatu ene gidari

 Konfiantxa ta maitasun bero eskainirikan elgarri

 Pertsularitzak badiraukela bier zeraunkun iduri.

 Joaiten bazira badut beldurra hori, galduko den sarri.

 

 6

 

 Gazterik ez da nihun sortzen ta xahar hoiek nahi utzi

 Bakarrik uzten bunuzu hola laster dezakezut etsi

 Denak holaxet abandonatuz Eskualdunak ta Garazi

 Geroak zuen gider bakarra funts hortan ote da hautsi

 Pertsuen oihu eztiari zuk nola duzu borta hetsi.

 

 7

 

 Orai artean Eskual pertsuak bazituen ainitz erro

 Bainan horiek pusa dezaten behar da euri ta bero

 Horiek biak etor ditezen horra zuretzat bi lerro

 Nahi batuzu pertsuak entzun oraixe bezala gero

 Ni laguntzeko hor nuzu bainan zure eskutan da oro.

 

 8

 

 Lagun on baten bihotz trixteak azken pertsu huntan dio

 Hasi sailaren segitzeko-re heia ez zautzun balio

 Sekulan eza entzun baneza ez nuke ez bozkario

 Pertsua biek beira dezagun gostarik ere kario

 Gaur ikus arte derautzut bainan ez dut errango adio.


inprimatu