inprimatu
Ene andre ona
Izenburua:
Ene andre ona
Sinadura:
E., P.-L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E., P.-L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
589.zk.
Orrialdea:
4

Ene andre ona

 

E., P.-L.

 

 1

 

 Ene Andre charmanta, zu,

 Gure haurren ama ona,

 Familian, chahar gazte,

 Orok maite zaituguna:

 Iguzki bat iduri duzu,

 Denak ontzen dituena!

 Zuri esker dugu etchean

 Daiten bizi urosena.

 

 2

 

 Chorittoak primaderan

 Chichtu kantutan dabiltza,

 Penatuak direneri

 Emendatuz esperantza;

 Guri berdin batzutan etchen

 Heldu bada zorigaitza,

 Ezti ezti kurai emaile

 Da, Maitia, zure boza!

 

 3

 

 Ikus azu baratzean

 Erlea nola dabilan

 Umentzat du ezti ona

 Hango fruta-lorekilan;

 Hak bezala, gelditu gabe,

 Egiten duzu ainitz lan:

 

 Haurrek ez dute deus faltarik

 Holako Amarekilan.

 

 4

 

 Familia heldu zauku

 Gure bizitze gozoan:

 Plazer dut zu ikustea

 Hirugarrena altzoan;

 Amodio azkar batekin

 Biek hau dugu gogoan:

 Ainitz anai arreba ttiki

 Izan detzazten geroan.

 

 5

 

 Haur chumea ohakoan

 Zoin den flako, zoin mendre

 Zuk daizkotzu azkartuko

 Bizia eta fedea;

 Eri bada, berriz ere zuk

 Eztituko dolorea;

 Mirakuilu baten pare da

 Zuk daukazun botherea!

 

 6

 

 Amattori oihuz dago,

 Iratzar'orduko, haurra:

 Musuņo bat nahi duke,

 Nahi Amaren bulharra;

 Bertze deusen acholik eztu,

 Bainan zu nahiz nigarra;

 Harendako mundu berri hau,

 Zu zira bakar bakarra.

 

 7

 

 Haurrek zauzte ar arazten

 Goizetik arats lanian;

 Heien janaz artha hartuz

 Nola garbitasunian;

 Gaizkitik zaint, ona erakuts,

 Atchik bide chuchenian...

 Pagatuko othe zaituzte

 Haundituko direnian?

 

 8

 

 Geroari fidatu naiz

 Zu emaztetzat hartzean;

 Ez dukegu pasatuko

 Biharamuna gosean;

 Guretako eta kampoko,

 Denentzat bada eltzean;

 Auzo, kusi, al'eskaleak

 Laket dira gur'etchean.

 

 9

 

 Zeruko Jaun Jainkoari

 Zer eskerrak zor dituztan!

 Egun batez, hak emanik,

 Zer emazte ona dutan!

 Guretako balio duzu

 Zure pizua urhetan,

 Egun oroz emanen duzu

 Zoriona mundu huntan.


inprimatu