inprimatu
Eske ibiltzaleen kantua
Izenburua:
Eske ibiltzaleen kantua
Sinadura:
E., J.-L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E., J.-L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
662.zk.
Orrialdea:
4

Eske ibiltzaleen kantua

 

E.,J.-L.

 

 1

 

 Harturik hamabi zaldi

 Espainiako mugan,

 Zaharren moda segituz

 ihaute sasoin huntan,

 Ibiliko gira orai

 karrika itzulian:

 Eman-go duenak eman

 dezagula gustian!

 

 2

 

 Lehen bortan jo eta jo,

 horra ba, azkenean,

 Neska bat jiten zaikula,

 pertsu hauk aditzean:

 «Chingar eta arroltzeak

 guretzat berechtean,

 Etzite tronpa nombrean

 edo kalitatean!»

 

 3

 

 Orai geldituko gira

 Batichtaren etchean.

 Zaku hau zaitzu ttipisko

 iduritzen osoan?

 Agian betheko dugu

 athe huntan berean!

 «Zure gatik joanen gira

 hain segur jin maneran!»

 

 4

 

 Bordachuriko jendeak

 zerbaiten espérantzan,

 Jin gira aste guzia

 barur pastu ondoan,

 Bai eta herriko urde

 guziak hil ondoan:

 Gorriz ez bad'ere zuriz,

 gu aseko atsean!

 

 5

 

 Agur, zuri, eiherazain

 eta nausi haundia!

 Aise hazten omen duzu

 zure kabaleria! 

 Beraz merke dituzketzu

 oilo eta urdea;

 Bertze alde urez bizi,

 ea hunat arnoa!

 

 6

 

 Ama, bertz'orduz zuretzat

 atchiki pusketarik

 Ezar-zkitzu zareño hauk

 denak bethe-betherik.

 Entzun dukezu erraiten:

 «Gose denaren ganik

 Nehun ere; nehoiz ere

 ez daikela lan onik!

 

 7

 

 Ihaute goizalde huntan,

 agur, Jaun erretora!

 Oilasko onenak hemen

 erretzen omen dira!

 Karitate sainduena

 hemen baita segura,

 Emazu ausarki, bihar

 garizuman baigira!

 

 8

 

 Etcherik urrunenerat

 orai gira ethorri:

 Oraino bada zakuen

 bethetzeko zer kari!

 Guarda maitea, iguzu

 haraindiko edari!

 Gu ez gira behin ere

 izanen salatari!

 

 9

 

 Milesker eta ohore

 emaile guzieri,

 Eta bortz sabeleko min

 zeken itsusieri.

 Pertsu tchar hauk aditzea

 oi, ez gaitzi nehori!

 Barkamendu errozute

 ene partez deneri.

 

 10

 

 Orai andre ostalertsa,

 aphezak predikuan,

 Errait baitu garizuman

 behar dela guti jan.

 Zure aphairu batekin

 pastuko da gustian:

 Ez da deuseren eskasik

 ostatu mahain huntan.

 


inprimatu