inprimatu
Duela mende bat zen, Iholdin gertatu
Izenburua:
Duela mende bat zen, Iholdin gertatu
Sinadura:
E., J.-B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxarren-Lohigorri, J.-B.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1676.zk.
Orrialdea:
1

Duela mende bat zen, Iholdin gertatu

 

E., J.-B.

 

 1

 

 Duela mende bat zen, Iholdin gertatu

 Baratxartean zela Mariena sortu

 Geroztik ehun urte ditu bururatu

 Hetarik hiru hogoi Bidarrin pasatu.

 

 2

 

 Ereman du bizia, bere on-gaitzekin

 Askotan miseria, artetan atsegin

 Hiru haur hazi behar, diru gutirekin

 Fedezko sinesteak ez dio huts egin.

 

 3

 

 Dendari ona zinen eta langilea

 Zure senarra aldiz oski egilea

 Onhartu ere duzu, Jaunaren legea

 Galdu dituzunean senar-ta semea.

 

 4

 

 Bidarraitarrak oro, egun eder huntan

 Hunat bilduak gira, zure ohoretan

 Jainkoari galdatuz, gure otoitzetan

 Ainitz urtez uzteko, otoi gurekilan...

 

 5

 

 Otoizten ere dugu, oi Ama Birjina

 Zure patroina da-ta, denen erregina

 Amatxi, zurekilan, dugun atsegina

 Luzaz goza dezagun, hemendik aintzina...


inprimatu