inprimatu
Zorra
Izenburua:
Zorra
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2051.zk.
Orrialdea:
6

Zorra

 

Ezkurra

 

 1

 

 Zor dautzut zuri "Panpilli"

 olerki bat aldaintzeko

 zuk egina zen polliki

 neri buruz galdetzeko.

 

 2

 

 Goxoa zen eta alai

 bertsuetan kantatzeko

 zure barnekoak garai

 lorez beztiak nahiko.

 

 3

 

 Olerkiak egin ditut

 bulta heldu zautanian

 kasurik ezin egin dut

 aireari hor zenian.

 

 4

 

 Zuk boterea baduzu

 olerki eta airetik

 josiz biak ponduz pondu

 eginez kantu ederrik.

 

 5

 

 Maite ditut zure kantak

 argiak eta goxoak

 aisian zure lerroak

 ardura bihotzekoak.

 

 6

 

 Berantegi ez ahal da

 nere zorren ordaintzeko?

 sekulan baino hobe da

 orai, zorren pagatzeko.

 

 7

 

 Onhar azu zuk Panpilli

 nere agur beroena

 igorriz ahur bat lili

 Hazparnetik zure gana.

 

 8

 

 Zaude beti olerkari

 hori baita hoberena

 ez dadin Euskal-Herdtik

 egon ilunean barna.

 

 9

 

 Ikus ante beraz zuri

 Jainkoak dautzula nasal

 bizi luze, osagarri

 izanez beti haren gai.


inprimatu