inprimatu
Urtcho gurea
Izenburua:
Urtcho gurea
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
683.zk.
Orrialdea:
4

Urtcho gurea

 

Ezkurra

 

 1

 

 Goizik haikatu-eta ernatzen bazira,

 Zoazi mndi-gainerat eta hor begira

 Nundik itzuliko den hegalez herrira

 Urtcho churi goikoa, kantuz beharrira.

 

 2

 

 Horra! «Urtcho churia, gain horietarik

 Bazter orori beha, zer nahi badakik.

 Gure Eskual-herriak othe dik lanjerrik?

 Othoi! Ikusten duka hedoi itsusirik?»

 

 3

 

 - «Adichkide maitea, zaude deskantsuan!

 Goratik behatu-ta deus ez da munduan.

 Mendi-zelaiak dira, zoin bere lekuan,

 Elgarren iduriko agertzen orduan!

 

 4

 

 «Hedoiak ekartzen du bethi iguzkia.

 Iguzkiak bcrekin munduko argia.

 Argia hor delarik, nun duzu fedia

 Kantatzen ez baduzu zure Aberria?

 

 5

 

 «Hedoia iguzkiak iretsi ondoan,

 Bazterrak eder dira gure Eskualdean.

 Horra orai argia: balia, denean...

 Berma zure lanari, ez lokhar bidean!

 

 6

 

 - «Urtcho nere maitea, eskerrak Jaunari:

 Hegalak josten zazkok nahi duenari...

 Uko eginen diot etsimenduari,

 Aberria ikusiz irriz zeruari!»


inprimatu