inprimatu
Primadera
Izenburua:
Primadera
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
723.zk.
Orrialdea:
4

Primadera

 

Ezkurra

 

 1

 

 Egun uros naiz...

 Zer gatik othe?

 Iguzkia ari zait keinuka;

 Choriak bere hegalez farrastan

 Dabiltza gerezi-ondotik

 Tuachen kaskorat kantuz akhitzerat.

 Ur-chirripa firrindolan dautziz,

 Iduri-ta, so-egin bezen laster,

 Bere bultean nahi nuela berekin ereman.

 Amarroin bat zaflaka phestan,

 Ur-arrunda largo batzuez heltzen da hegirano.

 Ttirri-ttirri-ttirri!

 Kasu emak, ttirrita, ergelkeriak utzirik,

 Norat jauntzi eginen dukan!

 Usain on eta bero bat

 Sartzen zaut bafadaka;

 Sudurrian barna, fuņak jo arte.

 Lurra moztua du goldenabarrak, lerro, lerro,

 Kolpe batzuen pare; ezpainak iduri...

 Beharria hurbildu-eta, aditzen ahal da

 Hats haundi bat jalgitzen ildotik:

 Munduaren hatsa, achala moztu orduko, atheratzen

 dena,

 Neguan lokhartu bulharrak berritz abiaraziz.

 Atzo deusik ez ageri; egun denak betheak.

 Gaur esku gocho eta ichil batek ezarri ditu

 Arbola eta baratzeak, hostoz eta lorez aphaindurik.

 Aldi guziz uzten nau ametsetan,

 Kukuka ari den indar urthekariak.

 Bai segur egun uros naiz!

 


inprimatu