inprimatu
Mozkorra
Izenburua:
Mozkorra
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
792.zk.
Orrialdea:
2

Mozkorra

 

Ezkurra

 

 1

 

 Basoaren barnian

 Itho dut Geroa:

 Hiltzea garhaiturik,

 Lasterka badoa.

 Leher egina duke,

 Zabalik ahoa!

 Orai gozatuko naiz:

 Tripan dut arnoa!

 

 2

 

 Itzulian gizonak,

 Iduriz erliak,

 Burrunban gehienak,

 Begote zoroak:

 Bizi dira munduan,

 Zoin bere hautuak:

 Ni bizi naiz arnoan,

 Johan nau gozoak.

 

 3

 

 Begiak kurutzean,

 Gogoz ilhunpean,

 Basoa ichuria

 Neri so doblean!

 Mundua akhabo da

 Ene aintzinean:

 Ez nago mundu huntan

 Ez eta bertzean.

 

 4

 

 Lanbroa loditua,

 Begiak aphalik,

 Burua besoetan,

 Kokotsa makhurrik,

 Korrokan harigia

 Hasia duk berik!

 Zerri gizenak ez dik

 Nik bezelakorik.

 

 5

 

 Gero ez naiz orhoitzen

 Zilo batez baizik:

 Amets eta korroka,

 Ez dut entzun deusik;

 Xotin nahasi batez

 Orai atzarturik,

 Mundurat itzuli naiz

 Zangoak galdurik!

 

 6

 

 Horra berriz geroa

 Nere aitzinean:

 Herioa keinuka

 Sothoko zokoan;

 Ez ahal da arnoa

 Helduden urthean

 Xar izanez aroa

 Agortzera johan!


inprimatu