inprimatu
Herraz herra
Izenburua:
Herraz herra
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
828.zk.
Orrialdea:
4

Herraz-herra

 

Ezkurra

 

 1

 

 Herrak badu ohantze basa-erreketan:

 Landatu du bandera gure bihotzetan.

 Haurrak berexi ditu zoko guzietan;

 Ohantze egina du Eskual-herrietan.

 

 2

 

 Herra agerian da ezpain ederretan:

 Miņatera apal du jauregi barnetan;

 Denen zerbitzari da ttipien onetan...

 Ttipiak ixil dira, gerla bizkarretan.

 

 3

 

 Herrak badu mehatxu gazten ahoetan;

 Herrak indarra badu zahar-bihotzetan.

 Herra laguntzaile da buruzko lanetan.

 Dorrez-dorre dabila ilhun-zeinuetan.

 

 4

 

 Herraz egin othoitza dugu beroena.

 Herrazko denbora da oren gozoena.

 Debru sar balakio hezurretan barna,

 Lo on bat egiteko, eginik lan ona!

 

 5

 

 Herra xut kurritzen da iratze mailetan;

 Etxeak husten ditu patar zelaietan.

 Larruhastuak gaitu gure izaitetan.

 Leher eginen dugu herrazko lanetan.


inprimatu