inprimatu
Herraz herra
Izenburua:
Herraz herra
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
811.zk.
Orrialdea:
4

Herraz herra

 

Ezkurra

 

 1

 

 Herrak badu olzantze basur-erreketan.

 Landatu du bandera gure bihotzetan.

 Haurrak berexi ditu zoko guzietan.

 Ohantze egina du Eskual-herrietan.

 

 2

 

 Herra agerian da ezpain ederretan.

 Miņatera aphal du jauregi barnetan.

 Denen zerbitzari da ttipien onetan:

 Ttipiak ixil dira, gerla bizkarretan.

 

 3

 

 Herrak badu mehatxu gazten ahoetan;

 Herrak indarra badu zahar bihotzetan;

 Herra laguntzale da buruzko lanetan;

 Dorrez dorre dabila ilhun-zeinuetan!

 

 4

 

 Herraz egin othoitza dugu beroena.

 Herrazko denbora da oren goxoena.

 Debru sar balakio hezurretan barna,

 Lo on bat egiteko eginik lan ona!

 

 5

 

 Herra xut kurritzen da iratze mailetan.

 Etxeak husten ditu mendi-zelhaietan.

 Larruhastuak gailu gure izaitetan:

 Leher eginen dugu herrazko lanetan.


inprimatu