inprimatu
Haizekor
Izenburua:
Haizekor
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
828.zk.
Orrialdea:
2

Haizekor

 

Ezkurra

 

 1

 

 Askotan gertatu zait

 uste ez nuena;

 Ardurago egin dut

 nahi ez dutana.

 Haizeak banabila

 harrotuz arima.

 Ustez izarra nuen

 leihorra dut ama.

 

 2

 

 Zer gatik beharko zait

 gorputza jabetu?

 Bihotzaren kontralat

 oraino obratu?

 Zer balio du beraz

 hoinbertze espantu?

 Ostiko gizonari

 egizok orai thu...

 

 3

 

 Amodiotan berdin

 hiltzia uste dugu,

 Gure izar ederrak

 sabelian min badu.

 Maitia minez da, bainan

 hiltzia ez da heldu

 Eta gure nahia

 haiziak ereman du.

 

 4

 

 Hiltze ala bizia

 berdin neke dira:

 Bereziki hil nahiz

 hor bizi bazira...

 Bizi nahi delarik,

 heldu da hiltzea:

 Hortan ere nahiak

 iduri haizea.

 

 5

 

 Ez dut nik probetxurik:

 hortarik jo behar...

 Nahi badut zahartu,

 goazin denak onhar!

 Urgulurik ez banu

 zelai eta mankar,

 Biziaren mendia

 nuke lagun bakar.


inprimatu