inprimatu
Haizakor
Izenburua:
Haizakor
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
811.zk.
Orrialdea:
4

Haizakor

 

Ezkurra

 

 1

 

 Askotan gertatu zait uste ez nuena.

 Ardurago egin dut nahi ez dutana.

 Haizeak banerabil hurratuz arima;

 Ustez izarra nuen leihorra dut ama.

 

 2

 

 Zergatik beharko zait gorputza jabetu,

 Bihotzaren kontralat oraino obratu?

 Zer balio du beraz hoinbertze espantu?

 Ostiko gizonari egizok orai thu!

 

 3

 

 Amodiotan berdin, hiltzean guk uste,

 Gure izar ederra erixka den arte:

 Maitea minez, bainan guk bethi bizitze:

 Hiltzeko gutizia elhe eta haize!

 

 4

 

 Hiltze ala bizitze, biak neke dira,

 Guziz herioaren haiduru bazira.

 Bizi nahi delarik, heldu da hiltzea.

 Hortan ere nahiak iduri haizea.

 

 5

 

 Ez dut nik probetxurik hortarik jo behar.

 Nahi badut zahartu, goazen denak onhar!

 Urgulurik ez banu, zelhai eta mankar!

 Biziaren mendia nuke lagun bakar!


inprimatu