inprimatu
Gizon herratua
Izenburua:
Gizon herratua
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
734.zk.
Orrialdea:
4

Gizon herratua

 

Ezkurra

 

 1

 

 Gizon bat zohan behin gau ilhun batean

 Hotza senditu gabe, latza bihotzean:

 Zangoak herrestatzen zituen bidean:

 Segur sofritzen zuen bere izaitean.

 

 2

 

 Izpiritua oihuz ez zuen aditzen;

 Bihotzetik odola hasia agortzen:

 Biziak gaztigatu handietarik zen

 Amodio galduek kurutzefikatzen...

 

 3

 

 Argiņo baten pean mintzatu zait neri,

 Ezinbertze guzia agertuz gauari.

 Uko egina zion bere buruari,

 Ezin trenkatuz zagon gizonen lurrari.

 

 4

 

 Gauak berriz iretsi du gizon galdua;

 Erna, lagunak! Eta erakuts mundua!

 Ithoko du ez bada laster lagundua.

 Gau pasa orduko argiz apaindua.

 

 5

 

 Berantegi heldurik hor daude lagunak,

 Othoitza ezpainetan, lurrean belhaunak.

 Argi ttirinta ez du ikusi gizonak.

 Barka eta har beza gure Jainko onak.

 

 6

 

 Bertzaldian, lagunak, lehentchago erna.

 Galdu-ta ez da bethi salbatzen gizona. 

 Pitz argiak goizago, hori segurrena,

 Gizonek ikusteko gauean eguna.


inprimatu