inprimatu
Eta gero?
Izenburua:
Eta gero?
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
734.zk.
Orrialdea:
3

Eta gero?

 

Ezkurra

 

 1

 

 Gogoetak eginik lerroka ditzagun!

 Munduan bizitzeak lanak dauzku egun.

 Izana gatik arrotz, hurbil edo urrun,

 Argitan dira denak, eta gu hain ilhun!

 

 2

 

 Guziak gure eskuz eginak balire,

 Pentzetako loreak denak deskolore,

 Herra amodiuari jar laiteke pare.

 Hor bizitzea baino hobe da batere.

 

 3

 

 Leizeak tapaturik zer dira mendiak?

 Gezur guziak kenduz nun dira egiak?

 Lerro indartsu guti ene alegiak

 Uzta bakarrik dauka ona den bihiak.

 

 4

 

 Nor laiteke ohoina, diruaz ase-ta?

 Buhamia, piltzarrak soinetik jalgi-ta?

 Zer da aintzindaria buluzgorritu-ta?

 Haga kendu orduko, adio lasto-meta.

 

 5

 

 Mundua zer laiteke gizonikan gabe?

 Haitzak gereziari Ğdenetaz ni jabeğ!

 Behien zuhurtziaz astoak errege.

 Izar begi churiak zerutik ahalge.

 

 6

 

 Behin gerla eginik bakean jartzeko,

 Bigarrena pairatu libro egoiteko.

 Egizak egungoa arrazarendako

 Astian lau ortzirale baten ordaintzeko.

 

 7

 

 Zer laiteke denbora baginu aizina?

 Legeari dagonak dauka segurrena.

 Bihotzak galtzen badu bere goitasuna

 Berant bilatzen dugu nork duen egina!


inprimatu