inprimatu
Dirua eta amodioa
Izenburua:
Dirua eta amodioa
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
756.zk.
Orrialdea:
4

Dirua eta amodioa

 

Ezkurra

 

 1

 

 Dirua da munduan betiko errege:

 Amodiotik parte on bat badu bere.

 Erran nezake laster, ez banintz ahalge:

 «Nik maite dut dirua, eta zu batere!»

 

 2

 

 Aberastasunari egin dut entrada;

 Pobrezian direner ez dirot begira:

 Leher eginik ere neretzat igual da.

 Sosaz bertze guziak zertarako dira?

 

 3

 

 Etxeko andere bat hartu dut laguntzat:

 Padara ederra zen nere amoretzat,

 Kabala, pentze, landa ekarriz diotetzat.

 Nik maite dut dirua: ez daukat bertzentzat.

 

 4

 

 Haur tzar batzu baditut: zentzurik ez dute.

 Atzo batek erran daut: «ezkont-nahi nuke

 «Pattin zorritsuaren semea dut maite:

 «Ez dut maite dirua: gabe bizi daike.

 

 5

 

 «Amodiorik ez zen nere inguruan.

 «Segurtamena badut Pattinen semean:

 «Langilea da eta azkar da fedian:

 «Ohantze bat men dut iguzki betean.

 

 6

 

 «Aita, bizi nahi dut Pattinen etxean:

 «Bihotza lańo dauka bere pobrezian.

 «Semeak emanen daft zenbait haur agian

 «Aberastuko ditut nere jauregian.»


inprimatu