inprimatu
Amodioa eske
Izenburua:
Amodioa eske
Sinadura:
Ezkurra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezkurra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
725.zk.
Orrialdea:
4

Amodioa eske

 

Ezkurra

 

 1

 

 Amodio-ak badu zer egin munduan:

 Loku-keta, dabila jabe-eskasean;

 Doi bat jarri orduko gizonen artean,

 Ihesari lotzen da, mina bihotzean.

 

 2

 

 Behin hasarreturik joan zen itzalerat,

 Ik sirik ez zela, sartzeko barnerat,

 Gizon-bihotz bat ere, prest urrikaltzerat...

 Gogo-kontra zoazi nehoren biltzerat!

 

 3

 

 Amodiorik gabe: gizonak... galduak;

 Fueratu-eta falta... berant ohartuak;

 ĢEz ahal da galdukoģ, erranguratuak...

 Berriz itzul baledi, baluzke mainuak.

 

 5

 

 Bainan ez dakitena, bihotz-altxagarri:

 Amodiua hor dago, doi-doia ageri,

 Kheinu goxo batekin, huni,eta horri:

 Gizonaren deiari dago, barrandari.

 

 6

 

 Lore-pean ihintzak, iduri nigarra,

 Iguzki-errai batez pizten du pindarra:

 Pindarretik su-garrez gizonen indarra

 Berritan da sortuko: Amodiua horra!


inprimatu