inprimatu
Mattin pertsulariari
Izenburua:
Mattin pertsulariari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1123.zk.
Orrialdea:
5

Mattin pertsulariari

 

 1

 

 Milla bederatzi ehun urte ta

 irurogeita amabian.

 Donostian egondu gera

 Ibeltzan amaseian.

 Mattin Ahetzeko bertsolaria

 denaren omenaldian.

 hotakoetan ezagutzen da

 gizon maitiak nor dian.

 

 2

 

 Astario aldera allegatuta

 Mattin genduen ikusi.

 Traje ederra jantzia zeukan

 bere korbata ta guzi.

 Beti bezala zegoan hori

 alai eta bizi.

 Jendia franko bazegon baina

 denak zituen merezi.

 

 3

 

 Memori argi dauka eta

 sano dauzka giltzurriņek

 jendia alaitzen

 egiten ditu alegiņek

 umore ona dauka beti ta

 trabarik ez mingaņek

 bere ondoan jende ugari

 beti izaten du Mattiņek.

 

 4

 

 Holakoetan iņoiz bada

 lekua aukera.

 Baina guri ederki kosta

 zitzaigun sarrera.

 Atsegin da beti lagun

 onak baina badira.

 Oiartzungo bat billetiakin

 etorri zan gure aurrera.

 

 5

 

 Bultu txikia izen arren

 ongi dago talentuz.

 Bertso batzuek bota zituen

 oso sendimentuz.

 Denari eskerrak eman

 umil eta fundamentuz

 Ederki kunplitu zuan

 bere mandamentuz.

 

 6

 

 Goguan hartu dezagun denak

 horren orduko esana.

 Horrek esan nahi du dala

 fundamentuzko gizona.

 Jarriagatikan berari

 dīruzko aberastasuna.

 Nahiago du beretzat

 lagunen maitetasuna.

 

 7

 

 Bertsolari sortu ziņaden

 euskaldun lurrera.

 Ahetzen egin dezu

 holako karrera.

 Orain arte bezala

 segitu aurrera.

 Zabalik daukazu

 Donostian sarrera.


inprimatu