inprimatu
Elgoibarko Elizachoak
Izenburua:
Elgoibarko Elizachoak
Sinadura:
Ezenarro, Santiago
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezenarro, Santiago

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
113.zk.
Orrialdea:
2-3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Elgoirbarko elizachoak

 

Ecenarro, Santiago

 

 1

 

 Orra bost Eleizacho

 gastelu moduan,

 nun dauzkan Elgoibarrek

 bere inguruan;

 erria ondo dago

 oien anparuan,

 bere Eliz nausian

 daukala barruan.

 

 2

 

 Nola mendian diran

 ikusten ardiak

 ala Eleizachoak

 churi ta garbiak

 kanpotik eder

 barrutik argiak,

 begiratzez eztira

 aspertzen begiak.

 

 3

 

 Zazpi oraiņ badaude

 bestebat lenago,

 antziņako denboran

 izan zala nago;

 baņa nola denbora

 asko dan irago,

 estakit besterikan

 izan dan geiago.

 

 4

 

 Pedro Santuarena

 dago goienian,

 mendi batek daukala

 beraren gaņian;

 iru aldare ditu

 bere barrenian,

 lagun asko biltzen da

 bere egunian.

 

 5

 

 Zelai ta pagadi

 ederrak aurrian,

 udan egon diteke

 itzalpe ederrian:

 eztago errian

 dirudi Paradisu

 berri bat lurrian,

 

 6

 

 Migel Santu Zeruan

 goi-aingeru dana,

 au ere degu mendi

 goian dagoana

 baserritarrak egin

 zuten gogoz lana,

 berak egin diote

 Elizacho dana.

 

 7

 

 Eleizacho polita

 chukun ta garbia,

 dirudiela izar

 eder ta argia:

 egitean ishuri

 duten izerdia,

 sariatzeko dauka

 Jainkoak gordia.

 

 8

 

 Lorenzo Santuari

 jasoa -bestia,

 Ąai zein atzegiņa dan

 bera ikustia!

 Aiņ chukun eta garbi

 dago an guztia,

 nun eztuan merezi

 ishillik uztia.

 

 9

 

 Jende orren arreta

 da arrigarria,

 ezkill talluntz Aldare

 baitare torria:

 len zarra zan guzia

 orain da berria,

 Eliz nagusi baten

 antzera jarria.

 

 10

 

 Erroke Santuari

 dago donkitua,

 lenago zerbait zartu

 eta gorritua:

 Sastiņ Urihetan Jaun

 onak berritua,

 Eleizacho orrek gaur

 badu meritua.

 

 11

 

 Antolin Santuak da

 Eleizacho ona,

 eta da Arriako

 auzoan dagona;

 Iraillaren biyan du

 beraren eguna

 Aldasoro jauna du

 bere Zezejauna.

 

 12

 

 Bost oietatikan lau

 daudela goietan,

 beste bi erriaren

 sarrera bietan;

 argiro ikusten da

 ishpillu oietan,

 Elgoibarren fedea

 geienbat jaietan.

 

 13

 

 Bi Eleizacho oien

 artean lenena.

 beraren izenez da

 deitzen Madalena:

 gaishotegia bere

 albuan duena,

 erri guzian diran

 pobre gaishoena.

 

 14

 

 Bigarrena or dago

 plazatik urrian,

 Markiņatik sarreran

 zubi-muturrian;

 len zanetik aldatu

 ta leku berrian

 Salbadore deitzen

 diote errian.

 

 15

 

 Lenbiziko irurak

 urruti orritik,

 Meza jaiero dute

 arrazoi argatik;

 zarrenak aurretik,

 Fede biziz begira

 Zerura lurretik

 

 16

 

 Apaiz Jaun oi diranak

 oietara joaten,

 doble mezatan

 sermoiak egiten;

 baitare Skramentu

 Santuak ematen,

 Jainkoak daki zenbat

 lan egiten duten.

 

 17

 

 Urtean beiņ dituzte

 beren pestegunak,

 Eliz-ekersi eder

 Meza sermoidunak;

 eta kanpuan gaitu

 alaitzen thunthunak,

 orra Euskalerriko

 oitura kuthunak,

 

 18

 

 Gazte, diruditenak

 lore berezkoak,

 edertu dituanak

 goizeko intz preskoak,

 ateratzen dituzte

 alai aurreskoak;

 jolas guziak dira

 an euskerazkoak.

 

 19

 

 Eleizacho bat kale

 batian izarla,

 kale ark oraindikan

 du bere izena;

 Gurutze bat dago, ta

 da zarren esana,

 ona Ana Santaren

 Eleizacho zana.

 

 20

 

 Luzeta gogoitagarri

 ez nuke nai izan,

 orrela izatekotz

 asiko ez nintzan:

 Eleizacho en berri

 askok jakin dezan,

 orra nik al bezela

 dakidana esan.

 


inprimatu