Naikua juat
Agirre, Domingo
Bakartadeko baserri-eche gaņ gaņekua,
Goi zagozana zeru onduan aņ baketsua,
Bekaizkotzen dot zugan daukazun bizitz gozua;
Zugandik dago asko urrerago gure Jainkua.
Maitetan zaitut, maitetan zaitut, baserrichua,
Zarialako neure asaben bizilekua;
Maitetan zaitut zarialako lengo-lengua,
Erdera baga bizi zarana beti dontsua.
Alde egin deutsat, beian ichi dot uri arrua,
Auge dalako euskaldunentzat oneen lekua,
Auge dalako iņor ez dagon toki ezkutua,
Emen poz pozik dakit nik joten chirolarrua,
Mendi-mutillak, artzaiak legez gaztaiņ chistua;
Emenche onduen dakit esaten nire kantua,
Emenche onduan... ŋeztago iņor?... astera nua.
Garbia ta urdiņa zerua gaņian,
Zelai loratsua dana apaindua,
Arbolaz beterik inguru guztiak,
Erreka garbia, chori-kantua...
ĄAu da toki bikaiņ ta zoragarria!
ĄEmen daga loren usaiņ gozua!
Abarka oņatzak bide chindorretan...
Ez dau erdaldunek emon pausua.
Ezta ona eldu erdal-berbetarik,
Ezta emen entzun oraiņ artian.
ĄEz aldau eukiko sekula indarrik
Igoteko ona, bizi gaitian!
Nai ta bazter baten nai genduke bizi
Eta bizi deilla gure euskeria;
ŋEzta berezkua izatia maite
Norberaren gauza ta bizitzia?.
ŋZergaitik aukezten dabe euskeria,
Zergaitik kendu naigure ekanduak?
ŋEzgaralako gu erdaldun gisara,
Ezgaralako gu eurak lakuak?
Arbola gaņian dagon chorichuak
Gizonen gisara eztau kantetan;
Baria orregaitik ŋzeņek esan leike
Eztala kantu au ona benetan?
ŋEzta birtutia ezkutuan bizi?
Eta ŋdauka berak argi biarrik,
Baldin bada argia mundu guztirako,
Baldin bada argia bera bakarrik?
Bizi beitez beian erdaldun guztiak,
Beian bizi beitez uri-zaliak;
Ichi guretzako baso ta zelaiak,
Ichi guretzako gure mendiak.
Maite badozue zeuen erderia
Zeuentzat beietan gorde egizue:
Erdera bagarik ondo bizi gara,
Bakarrik euskera nai dogu gorde.
Iņor eztago entzuten nire kanta-soņua,
Menditik mendi oyarzunetan aidian dua;
Aritzak eta gaztaņa-arbolak aisiak juak,
Dabiz sosiguz, gora ta bera euren buruak...
ŋMendietako baimena dauka nire kantuak?
Eztot besterik bat bere biar: naikua juat.