inprimatu
Agur
Izenburua:
Agur
Sinadura:
Ezenarro Mendia, Jon (Txori-Txiki)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezenarro, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
287

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur

 

Txori-txiki

 

 Agur biotzez lagun laztana,

 Ez nago zutzaz aztu ta,

 Gazterik iges egin diguzu

 Biziko aria moztu ta.

 Erbeste ontan illarte iņork

 Atsegiņikan ez du ta;

 Illunan onduan alaitu zaite

 Betiko biziz poztu ta.

 

 Guraso maite, anai laztanak,

 Joan da semea emendik;

 Gazte bikaņak benetan maite

 Ziņuzten biotz barrendik;

 Ez negar egin, alkarnatuko

 zerate berriz oraindik;

 Besarkada bat emateko zai

 Begiraka dago andik.

 

 Gogo ta biotz aspaldi ontan

 Jaungoikuari emanik,

 Galdu aundirik ez du izandu

 Mundu ontatik joanik;

 Ez uste izan lurrai begira

 Makurtu ta zegoanik

 Usai gozoko lore bikaņa,

 Zikin txarrik gabetanik.

 

 Arpegi alai, irriparrezka,

 Zure ondokuen poza,

 Langille trebe, umil, zintzua,

 Lagun artean bildotxa,

 Goiz eta arrats kapil txurian

 Sututzen zendun biotza;

 Gure artetik ez da berela

 Joango zure oroitza.

 

 Bi urte luzez ibilli zera

 Gure artean paketsu,

 Agindu danak txintxo egiņaz

 Gozoro eta maitetsu;

 Guri negarra utzi ta pozez

 Zerura aldegin dezu.

 Biotz xamurrez begira ortik

 Lagunik maite ba dezu.

 

 Mundu ontako txoko danetan

 Eriotzaren larria,

 Bere aurrian daramazkila

 Zar izan edo berria

 Jainkuak mozten duen orduko

 Guree egunen neurria.

 Aldiz aurretik degu lekua

 Kanpo santuan jarria.

 

 Ez litzaiguke gaizki egongo

 Geron barrura biltzia

 Noizikan beinka azken orduan

 Gogoratuz ibiltzia;

 Gaur edo biar, ez jakin arren,

 Gaņean degu iltzia.

 Igesi baņo ez al da askoz

 obe ondo bizitzia?

 

 Gazte ta zarrak danok baguaz,

 Gallen eriotz maltzura;

 Nolabait ere bukatu bear

 Emengo bizitz laburra:

 Guraso onak artu biotzez

 Gure naigabe agurra.

 Jaso begiak, oroituz gure

 Bizi leku ez da lurra.

 

 Batzuk orain, besteak gero

 Danak banaka deitzian

 Maite gaituzten biotzak negar,

 Aiek utzi ta, iltzian.

 Danontzat aņa atsegin bada

 Negarrik ez dan etxian.

 Neke guztiak aztuko dira

 Alkarrengana biltzian.

 


inprimatu