inprimatu
Kantariak. (Nere adiskide Jose Artola-ri)
Izenburua:
Kantariak. (Nere adiskide Jose Artola-ri)
Sinadura:
Agirre Badiola, Domingo (D.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre, Txomin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
388

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kantariak. (Nere adiskide Jose Artola-ri)

 

Agirre, Domingo

 

 Kantatzen du choriak

 Uda berrian

 Arbol gañean,

 Erakusten gorputza

 Liraiñ, saltoka,

 Adar tartean;

 Baña chori gaisua

 Negu tristea

 Datorrenean,

 Estuturik egoak,

 Burua gorde

 Bar-barrenean,

 Eriotza zai dago

 Isill, mutua,

 Bazter batean.

 

 Choria bezelase

 Adiskidea

 Gera kantari,

 Choriari bezela

 Etorko zaku

 Negua guri.

 ¡Zorionekoak gu

 Izango gera

 Azken orduan,

 Jaunaren adiskide

 Bizi bagera

 Kristau moduan!

 


inprimatu