inprimatu
Retegi Inazio, Somorrostro'ko arazoan iztarra galdu zuen jaun gurgarria'ri
Izenburua:
Retegi Inazio, Somorrostro'ko arazoan iztarra galdu zuen jaun gurgarria'ri
Sinadura:
Euskaltzale bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskaltzale bat

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Retegi Inazio, Somorrostro'ko arazoan iztarra galdu zuen jaun gurgarria'ri

 

Euskaltzale bat

 

 1

 

 Gezurra dek bai arkitutzia

 ez bada Elizapean

 itxu gaxorik mutill bat dula

 barraren aldamenean;

 ia galde orrei gogoz irtentzan

 lengo guda gogorrean

 Beltzkeri gaitza erein etzediñ

 Euskal-erriko lurrean...

 limosnatxo bat gaur dula eskatzen

 Jaungoikoaren izenean.

 

 2

 

 Esan da egin galdetu nion

 ibilli altzan gerratean

 bai eta laister bere aotik

 entzuntzan bizi berean...

 Txakurtxulo'kin Gipuzkoa'ko

 Irugarren batalloyan.

 Fuero maiteak oso galtzera

 zetozen ayen kaltean...

 gaur, limosna bat eskatu arren

 Jainkoaren izenean.

 

 3

 

 Aitonatxo onek gerrate artako

 arazo guzik batean

 daduzka ondo arturik benaz

 buru argi ta betean...

 nola ekin zuten Abarzuza ta

 Somorrostro'ko gañean

 karlistak zintzo Elizan, alde

 beren eskeintza ederrean...

 limosina eskatuz, gaur, artako bat

 Jainkoaren izenean

 

 4

 

 Naiz gelditua izan itxuba

 zauritua azkenean,

 ez dezaiozu esan berari

 dagon damutasunean;

 jartzen dalako miña artuaz

 orlako enbat aditzean,

 bidezko Errege'n gudari gizon

 trebetsu Auzi onean...

 limosnatxo eske, gaur naiz arkitu

 Jainkoaren izenean.

 

 5

 

 Etsai maltzurra kalte egitera

 errira datorrenean,

 beti da irtengo seme zintzoa

 ainbat laister laisterrean;

 saiatutzera goi-iritsiyak

 geldi ez ditezen oiñpean...

 asmo ori izan zan itxu zar onen

 ibillitako nekean...

 keskik gabe gaur, limosna eskatuz

 Jainkoaren izenean.

 

 6

 

 Poz artzekoa alda ikustea

 iruditako pakean,

 lerden itxura gañetik eta

 arra-joa biotzean...

 obeagoa da neretzako

 elbarri izan gorputzean,

 dagon bezela aita itxuba

 ibilliya gerratean...

 fedetsu beti, limosnatxo eske

 Jainkoaren izenean

 

 7

 

 Zarronzalea dala esateko

 aitona dago pozean,

 abestutzeko noiz-nai ta ederki

 "INAZIO" indarrean...

 zuten bezela txapelzuritar

 guda mutil zegonean,

 sarrera enbat egiñ bañan len

 bilduaz denak batean...

 ura gogoraz, limosna eske gaur

 Jainkoaren izenean.

 

 8

 

 Oraindiokan aitona itxubak

 bular sendoen gañean,

 dabilki bere Jesus'en Biotz

 amak emana etxean

 laztandurikan malkoz buztiaz

 mendira irten zanean,

 matxiñadari aurka egitera

 aurresko zarren bideari...

 sinismen artaz, limosna eske gaur

 Jainkoaren izenean.

 

 9

 

 Arinkerizko bizitza labur

 galbidegarri aurrean

 bizkarra emanaz orgo atsegiñai

 aitona dago lenean...

 ikasbide onak sarturik oso

 illobatxoarenan,

 itxaropenaz bete-beterik

 goiko Ortze sabalean...

 bitarte ortan, limosnatxo eske

 Jainkoaren izenean.

 


inprimatu